DHF.17 Jardunaldia. PROSETECNISA ZUAZO 24-29 HELVETIA BM ALCOBENDAS
15 Martxoa 2015
Partida bikaina Gorostizan bizitakoa, izugarrizko erritmoan jokatzen duten bi talderen artean; ikusgarria benetan!. Minutuak joan ahala partidua berdinduta egon arren, azken uneetan madrildarrek hartu zuten abantaila, baita merezitako garaipena lortu ere; Zuazotarrek, aldiz, luzatu baino ez zuten egin emaitzei dagokien bolada txarra.
Ika-mika batean abiatu zen partidua, 47 minutuetan zehar bi taldeak txandakatzen markagailuan (18-18).
Une horretan, Alcobendaseko jokalari eraginkorrenari (Ausás) txartel gorria atera eta bertako beste bat kanporatu ondoren, ez genuen jakin momentuari etekina ateratzen partidua kontrolpean ziurtatzeko. Geroko Silvia Arderiusen parte-hartzea jokoan erabakigarria izan zen gure interesen aurka. Hainbat akatsek eta baloi galtzeek zenbait kontraeraso erraztu zuten, eta markagailuan zabaldutako zuloa ez zen posible izan azken minutuetan gainditzea.
Nahiz eta argi eduki defentsan hobetu behar dugula, sentsazio onak utzi zizkigun partiduak ligan geratzen denari aurre egiteko.
Aipatzekoa aurten ikaragarrizko mailan dabilen Ohiane Gilek egin zuen lan bikaina (11 gol) .
