DHF.17 Jardunaldia. PROSETECNISA ZUAZO 24-29 HELVETIA BM ALCOBENDAS

15 Martxoa 2015

Partida bikaina  Gorostizan bizitakoa, izugarrizko erritmoan jokatzen duten bi talderen artean; ikusgarria benetan!. Minutuak joan ahala partidua berdinduta egon arren, azken uneetan madrildarrek hartu zuten abantaila, baita merezitako garaipena lortu ere; Zuazotarrek, aldiz, luzatu baino ez zuten egin emaitzei dagokien bolada txarra.

Ika-mika batean abiatu zen partidua, 47 minutuetan zehar bi taldeak txandakatzen   markagailuan  (18-18).

Une horretan, Alcobendaseko jokalari eraginkorrenari (Ausás) txartel gorria atera eta bertako beste bat kanporatu ondoren, ez genuen jakin momentuari etekina ateratzen partidua kontrolpean ziurtatzeko. Geroko Silvia Arderiusen parte-hartzea jokoan erabakigarria izan zen gure interesen aurka. Hainbat akatsek eta baloi galtzeek zenbait kontraeraso erraztu zuten, eta markagailuan zabaldutako zuloa ez zen posible  izan azken minutuetan gainditzea.

Nahiz eta argi eduki defentsan hobetu behar dugula, sentsazio onak utzi zizkigun partiduak ligan geratzen denari aurre egiteko.

Aipatzekoa aurten  ikaragarrizko mailan dabilen  Ohiane Gilek egin zuen lan bikaina (11 gol) .

Babesleak

Bizkaialde Bizkaialde
Bizkaialde
  • 946 083 776
  • 649 15 61 51
  • Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.
Norberaren eta hirugarrenen cookie-ak erabiltzen ditugu gure zerbitzuak aztertzeko eta zure nabigazio ohituretatik sortutako profilean oinarritutako zure lehentasunekin lotutako publizitatea erakusteko (bisitatutako orriak, adibidez).