Bilbo igoeraren atarian geratu da

30 Maiatza 2016

Bilbo igoeraren atarian geratu da. Jose Andrés Muñozen neskak joanekoan 5-1 galdu ondoren, itzulerako partidan 4-1 irabazi dute eta beraz, gol bategatik bada ere Lehen mailara igo gabe geratzen dira.

4 Bilbo: Sandra, Eva, Diana, Esti e Isa -quinteto inicial-. También jugaron Almu, Ixone, Andrea, Daniela, Elena, Jess y Alba.

 

1 Leganés Masdeporte: Merce, Sara, Sila, Silvia y Puche -quinteto inicial-. También jugaron Marta Valbuena, Laura, Aída Fernández, More, Patri y Ampi

 

Golak: 1-0 28. M Andrea. 1-1 33.M Sila. 2-1. 34.M Esti. 3-1 37.M Sara,bere atean. 4-1 38.M  Andrea.

 

Emakumezko Bilbo Futbol Sala Taldea, lehen mailara igotzeko kanporaketa berdintzeko gol baten faltan gelditu zen. Leganesen jokatutako joaneko partida 5-1 galdu eta gero 4-1 irabazi zuen La Casillan jokatutako itzulikoan, luzapenaren atarian geratuz. Jose Andres Muñozen neskek kemen izugarria erakutsi zuten lehen mailara igotzea lortu duen arerio gogor baten aurka.

 

Lehen zatia golik gabe bukatu zen, Bilbok aukera garbi batzuk izan arren markagailua hasi bezala geratu zen atsedenaldian. Bigarren zatia aldiz golez beteriko zoramena izan zen. Andreak sartu zuen lehendabizikoa eta jarraian Silak berdinketa erdietsi zuen. 2-1ekoa lorturik Bilboko taldea luzapena lortzeko beharrezkoak ziren golen bila gogor aritu zen baina ezinezkoa izan zen. Joaneko partidan izandako bajek kanporaketa maldan gora jarri zioten Bilbotarrei.

 

“Lehen zatian aurretik jartzeko aukera izan dugu eta kanporaketari bulta ematen hasteko aukera, baina gol-aukera horiek ezin izan ditugu aprobetxatu. Bigarren zatian Atezain-jokalariaren taktika txandakatu dugu, markagailuan aurretik jarri eta gutxira berdindu egin digute. 2-1ekoa lortzerakoan handitu egin gara eta bi gol sartu ditugu jarraian. Andrearen jaurtiketa batek luzapenera eramateko zorian izan gaitu baina ez da sartu. Bi partidetan gertatutakoa ikusirik Leganes taldeak merezimendu osoz lortu du kanporaketan gailentzea” onartu zuen kiroltasunez Jose Andres Muñoz talde bilbotarraren entrenatzaileak.

Babesleak

Bizkaialde Bizkaialde
Bizkaialde
  • 946 083 776
  • 649 15 61 51
  • Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.