Bilbok garaipena eskuratu du azken sailkatuaren etxean
16 Abendua 2016
Jose Andres Muñozen neskak 1-5 irabazi dute Zaragozako Eurogan Red Stars taldeari.
Emakumezkoen Areto Futboleko Bilbok 1-5 irabazi zuen Pedrolako Udal Kiroldegian Eurogan red Stars taldearen aurka. Aragoikoak azken postuan daude Bigarren mailako I multzoan. Jose Andres Muñozen neskek garaipena lortu zuten, aurreko jardunaldian Flaviobrigaren aurka galdu eta gero. Bilbotarrek hirugarren jarraitzen dute Orvina liderrarengandik zazpi puntura eta Intersala Promises bigarren sailkatuagatik bost puntutara. 2016ko bigarren partidua talde honen aurka jokatuko dute.
