Emakumea eta Nutrizioa

18 Maiatza 2015

Emakumeen Osasunaren aldeko Nazioarteko Ekintza Eguna dela eta, Kulturako Foru Saileko Kirolen eta Gazteriaren Zuzendaritza Nagusiak, Bizkaia Bizkaialde Fundazioak eta Athletic Clubek hitzaldi bat antolatu dute, «Emakumea eta Nutrizioa»  izenburupean, gogorarazteko zein garrantzitsua den bizimodu osasungarria egitea eta ildo horretan zein funtsezkoak diren jarduera fisikoa eta elikadura.


Hitzaldia «Kirola osasunaren bidea» programaren barruan sartzen da; izan ere, programa horren bidez, Foru Aldundiko Kultura Sailak sedentarismoa desagerrarazteko eta jarduera fisikoak zein era askotako elikagaiak eta elikadura orekatua sustatzeko bultzatzen dituen ekimen guztiak biltzen dira. Hori guztia funtsezkoa da osasuna mantendu eta hobetzeko nahiz gaixotasunak prebenitzeko.

Izena emateko epea: Maiatzaren 25era arte.

Izena emateko boletina (Deskarga)

EMAKUMEA ETA NUTRIZIOA

Babesleak

Bizkaialde Bizkaialde
Bizkaialde
  • 946 083 776
  • 649 15 61 51
  • Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.