Emakumeen Liga, Lezaman
24 Urtarrila 2015
Igandean, urtarrilaren 25ean, 11:30etan
Lezaman, Athletic Club - Rayo Vallecano
Eguberriko oporrak igaro ondoren, eta bi partida jarraian Lezamatik urrun jokatuz enta gero, Athletic Clubeko emakumezkoen taldea, bihar Lezaman jokatuko du jardunaldi honen norgehiagoka. Pasa den Igandean Juan Luis Fuentesen taldeak berdinketa lortu zuen Huelvarren aurkako partidan; Irenek egin zuen berdinketaren gola azken minutuetan. Talde zurigorriak hirugarrena da sailkapenean Valencia FC-rekin batera. Biharko partida, goizeko 11:30etan hasiko da Lezaman eta arerioa Rayo Vallcano izango da. Talde madrildarrak zortzi puntu gutxiago dauka eta seigarren postuan dago. Juan Luis Fuentesek adierazi duen arabera, "topera jokatutako partida izango da aurrera atera nahi izanez gero. Astean zehar taldeak ondo egin du entrenamendua eta adi egon beharko dugu izango ditugun gol aukerak aprobetxatzeko. Badakigu norgehiago zorrotza izango dela eta gure zaleei Lezamara etortzeko deia egin nahi diegu, eguraldi hotsa izan arren". Xabier Gómez Landazabal partidaren epailea izango zen Lezaman.
