Embutidos Pajariel Bembibre 62 – 49 Lointek Gernika Bizkaia
28 Abendua 2020
Lointek Gernika Bizkaiak merezimendu osoz galdu du (62-49) Embutidos Pajariel Bembibreren aurka. Gironako eta Logroñoko mamuak agertu ziren berriro, lehen itzuliaren amaieran etxetik kanpo partida bikainak jokatu ondoren. Bi taldeen arteko asmatze aldea guztiz kontrakoa izan zen, batez ere lehen zatian. Olentzeroren atsedenaldi laburrarekin, Mario Lopezen mutilek Spar Girona hartuko dute igande eguerdian Malosten.