EUSTRAK-EUSKADI FIORENZUOLATIK TORINORA
13 Uztaila 2017
Bihartik asteartera bitartean Eustrak-Euskadi taldea Torinon izango da pistako C2 proban. 6 Giorni di Torino Internazionale lasterketan taldeko hiru txirrindulariak izango dira, Ana eta Irene Usabiaga eta Illart Zuazubiskar.
Torinoko belodromoan proba hauetan parte hartuko dute Eustrak-Euskadi taldeko txirrindulariek:
Illart Zuazubiskar: Omnium, puntuaketa, scratcha eta bakarkako jazarpena.
Ana Usabiaga: Omnium, puntuaketa, scratcha eta madisona (Irenerekin batera).
Irene Usabiaga: Omnium, puntuaketa, scratch eta madisona (Anarekin batera).
