04 Ekaina 2018
Barrundian jokatu den Euskadiko Txapelketan Eustrak-Euskadi taldeko Ana Usabiagak garaipena lortu du. Usabiagak beste behin sasoi betean dagoela erakutsi du eta esprintean bizkorrena izatea lortu du. Atzo, berriz, Irene Usabiaga bigarrena izan zen Deban jokatutako lasterketan. Atzo, berriz, Irene Usabiaga bigarrena izan zen Deban jokatutako lasterketan.
28 Maiatza 2018
Atzo Sarrigurenen jokatutako Espainiako Kopako azken lasterketan eta gaurko Zizurkileko proban Eustrak-Euskadi taldeko bi txirrindulariek, Ana eta Irene Usabiagak sasoi betean daudela erakutsi dute. Sarrigurenen Anak Espainiako Kopa irabazi zuen. Zizurkilen, berriz, Irenek bigarren postua lortu du Lucia Gonzalezen atzetik.
28 Otsaila 2018
Illart Zuazubiskarrek eta Ana Usabiagak Holandan jokatuko den Munduko Txapelketan parte hartuko dute. Bihartik igandera bitartean Eustrak-Euskadi taldeko txirrindulariak Apeldoorneko belodromoan jokatuko diren lasterketetan izango dira. Bihar, Zuazubiskarrek taldekako jazarpenean parte hartuko du eta ostiralean Ana Usabiaga omniumean ariko da.
15 Urtarrila 2018
Galapagarren jokatutako omniumeko Espainiako txapelketan Eustrak-Euskadi taldeko txirrindulariek sasoi betean daudela erakutsi dute. Irene Usabiagak lau lasterketetatik hiru irabazita, omniumeko Espainiako txapeldun geratzea lortu du. Ana Usabiagak, berriz, zilarrezko domina eskuratu du. Mutilei dagokienez, Illart Zuazubiskarrek hirugarren postuan bukatu du omniumeko Espainiako txapelketa. Azken probara arte lehen postuan egon den...
15 Abendua 2017
Bihartik igandera bitartean Eustrak-Euskadi taldeko txirrindulariak, Ana Usabiaga, Irene Usabiaga, Ziortza Isasi eta Illart Zuazubiskar, Anadian (Portugal) izango dira lehiatzen. Bihartik igandera bitartean Eustrak-Euskadi taldeko txirrindulariak, Ana Usabiaga, Irene Usabiaga, Ziortza Isasi eta Illart Zuazubiskar, Anadian (Portugal) izango dira lehiatzen. Eustrak-Euskadi taldeko txirrindulariek ondorengo proba hauetan parte hartuko dute. Ana Usabiaga: Puntuaketa, scratcha eta omniuma. Irene...
30 Azaroa 2017
Ostiraletik igandera bitartean Eustrak-Euskadi taldeko Ana Usabiagak eta Illart Zuazubiskarrek hirugarren Munduko Kopan parte hartuko dute. Kanadan jokatuko den txapelketan Ana Usabiagak omniumean eta madisonean (Ane Iriarterekin batera) parte hartuko du. Illart Zuazubiskar, berriz, taldekako jazarpenean, omniumean eta madisonean (Xavier Cañellasekin batera) ariko da.
09 Azaroa 2017
Ostiraletik igandera bitartean Illart Zuazubiskar, Ana Usabiaga eta Irene Usabiaga Munduko Kopako bigarren lasterketan izango dira. Manchesterreko probetan Illart Zuazubiskar eta Ana Usabiaga espainiako selekzioarekin ariko dira. Irene Usabiagak, berriz, Eustrak-Euskadi taldeko koloreak defendatuko ditu. Illart Zuazubiskar taldekako jazarpenean ariko da, Ana Usabiagak omniumean eta madisonean parte hartuko du, eta...
02 Azaroa 2017
Ostiraletik igandera bitartean Irene Usabiaga, Ana Usabiaga eta Illart Zuazubiskar Munduko Kopako lehen lasterketan izango dira. Poloniako probetan Irene Usabiagak Eustrak-Euskadi taldeko koloreak defendatuko ditu. Ana Usabiaga eta Illart Zuazubiskar, berriz, Espainiako selekzioarekin ariko dira. Irene Usabiagak puntuaketan eta scratchean parte hartuko du, Ana Usabiagak omniumean, scratchean eta madisonean eta...
26 Urria 2017
Ostiraletik igandera bitartean Eustrak-Euskadi taldeko Ana eta Irene Usabiaga Londresko Sei Egunetan egongo dira. Hala ere, ahizpa zaharrenaren, Anaren, parte-hartzea oraindik ez da segurua; Europako Txapelketan erorikoa izan ondoren, guztiz osatu gabe dago eta. Okerrik ezean, proba hauetan parte-hartuko dute Usabiagatarrek: puntuaketan, kanporaketan, scratchean, omniumean eta madisonean.
18 Urria 2017
Eustrak-Euskadi taldeko lau txirrindularitik bi Alemanian jokatuko diren Europako Txapelketan izango dira. Bihartik igandera bitartean Berlinen jokatuko den txapelketan Ana Usabiaga eta Illart Zuazubiskar espainiako selekzioarekin arituko dira. Lehena lehiatzen Illart Zuazubiskar izango da. Bihar, taldekako jazarpeneko sailkapen fasea izango du Albert Torres, Sebastián Mora eta Vicente García de Mateosekin batera. Abadiñoko txirrindularia...
13 Urria 2017
Eustrak-Euskadi UCI taldeko kide guztiak hautatuak izan dira Espainiako Txapelketan parte hartzeko, Euskadiko Selekzioarekin. Palma Arenan (Mallorka) jokatuko diren txapelketetan Illart Zuazubiskar, Ana Usabiaga, Irene Usabiaga eta Ziortza Isasi egongo dira. Bihartik igandera bitartean jokatuko diren Espainiako Txapelketan ondorengo proba hauetan parte hartuko dute Eustrak-Euskadi taldeko txirrindulariek: Illart Zuazubiskar: bakarkako jazarpena,...
18 Iraila 2017
Eustrak-Euskadi taldeko kide guztiak larunbatean Bartzelonan izango dira. Ana eta Irene Usabiaga, Ziortza Isasi eta Illart Zuazubiskar nazioarteko Ciutat de Barcelona lasterketan izango dira. Eustrak-Euskadi taldeko lau txirrindulariak puntuaketa, kanporaketa eta scratch probetan ariko dira. Eustrak-Euskadi taldeko lau txirrindulariak puntuaketa, kanporaketa eta scratch probetan ariko dira.
13 Uztaila 2017
Bihartik asteartera bitartean Eustrak-Euskadi taldea Torinon izango da pistako C2 proban. 6 Giorni di Torino Internazionale lasterketan taldeko hiru txirrindulariak izango dira, Ana eta Irene Usabiaga eta Illart Zuazubiskar. Torinoko belodromoan proba hauetan parte hartuko dute Eustrak-Euskadi taldeko txirrindulariek: Illart Zuazubiskar: Omnium, puntuaketa, scratcha eta bakarkako jazarpena. Ana Usabiaga: Omnium, puntuaketa, scratcha...
08 Maiatza 2017
Hamaika urtez Eustrak-Euskadi taldeko zuzendaria izan den Raul Mena ordezkatuko du Alex Unzuetak gaurtik aurrera. Raul Mena espainiako selekzioko pistako (iraupen) hautatzaile berria izango da eta Unzueta txirrindulari ohiak hartuko du bere lekua. Alex Unzueta hamar urtez bizikletan lehiatzen ibiltakoa da, gazte mailatik 23 urtez azpiko mailara arte pistan ibilitakoa...
12 Apirila 2017
Ana Usabiagak gaur ekin dio bere laugarren Munduko Txapelketari. Eustrak-Euskadi taldeko txirrindulariak, Hong Kongeko Munduko Txapelketako lehen egunean hamalaugarren postua lortu du scratch proban. Ostiralean, Ana Usabiagak omniuma izango du eta igandean puntuaketan ariko da.
11 Apirila 2017
Ana Usabiagak, Eustrak-Euskadi taldeko txirrindulariak, Hong Kongeko Munduko Txapelketan parte hartuko du. Usabiaga, bere laugarren Munduko Txapelketan ariko da bihartik igandera bitartean. Bihar, Eustrak-Euskadi taldeko txirrindulariak scratcha izango du, ostiralean omniuma eta igandean puntuaketa lehiatuko du.
21 Otsaila 2017
Caliko Munduko Kopako bigarren jardunaldian Illart Zuazubiskarrek omniuma zortzigarren postuan bukatu zuen, lan bikain bat eginez. Eustrak-Euskadi taldeko txirrindulariak maila onean ekin zion munduko kopako probari, lehen lasterketan, scratchean hirugarren postua eskuratu zuen, eta bigarrenean, tempo proban, bigarren sailkatu zen. Caliko Munduko Kopako bigarren jardunaldian Illart Zuazubiskarrek omniuma zortzigarren postuan bukatu zuen, lan bikain bat eginez. Eustrak-‐ Euskadi taldeko txirrindulariak maila onean ekin zion munduko kopako probari, lehen lasterketan, scratchean hirugarren postua eskuratu zuen, eta bigarrenean, tempo proban, bigarren sailkatu zen. Arratsaldeko saioa sailkapenen nagusian bigarren postuan hasi zuen arren, kanporaketa eta puntuaketaren ondoren, zortzigarren postua lortu zuen Zuazubiskarrek omnium proban. Gaur, berriz, Munduko Kopako azken jardunaldian Ana Usabiagak amaiera emango dio txapelketari puntuaketa probarekin. Arratsaldeko saioa sailkapenen nagusian bigarren postuan hasi zuen arren, kanporaketa...
21 Otsaila 2017
Caliko Munduko Kopako lehen proban Ana Usabiagak hamabosgarren postuan bukatu zuen omnium proba. Eustrak-Euskadiko txirrindulariak zorte handirik izan ez zuen arren, eroriko bi izan zituen bata kanporaketan eta bestea puntuaketan, hamabosgarren postuan bukatu eta puntu garrantzitsuak lortu zituen Munduko Txapelketarako. Illart Zuazubiskarren berriz taldekako jazarpenean hamabigarren postuan bukatu zuen. Gaur,...
17 Otsaila 2017
Gaurtik igandera bitartean Calin (Kolobia) izango dira hirugarren Munduko Kopan Eustrak-Euskadi taldeko Ana Usabiaga eta Illart Zuazubiskar, eta baita, pistan Eustrak-Euskadi taldearen laguntza jasotzen duen Lointek taldeko Ziortza Isasi ere. Lehenengoa parte hartzen Ana Usabiaga izango da. Eustrak-Euskadi taldeko txirrindulariak omniuma eta puntuaketa lehiatuko ditu. Usabiagaren helburua Hong Kongeko Munduko...
02 Abendua 2016
Illart Zuazubiskar eta Ana eta Irene Usabiaga ahizpak Grenchenen daude, abenduaren 2 eta 3an Track Cycling Challengean partehartzeko. Lehengoa lehiatzen Illart Zuazubiskar izango; bihar, ostirala, omnium probarekin hasiko da. Zuazubiskar ez da omniumean bakarrik ariko, larunbatean, scratch-a, puntuaketa eta madisona jokatuko ditu. Usabiagatarrek berriz, larunbatean emango diote hasiera lehiari. Anak...
14 Azaroa 2016
Tania Calvok, Eustrak-Euskadi taldeko txirrindulariak, hiru proba lehiatu ditu eta hiruretan domina bana lortu du. Calvok, Holandan jokatutako Munduko Kopan garaipena eskuratu du Helena Casasekin batera abiadura olinpikoan, zilarra abiaduran eta brontzea 500 metroetan. Horrez gain, gaur jokatutako abiadurako probaren ondoren, Tania Calvo Munduko Kopako lider jarri da abiadura proban.
11 Azaroa 2016
Eustrak-Euskadi taldeko lau txirrindulariak hautatuak izan dira bihar hasiko den II Munduko Koparako. Taldeko kideek egindako lan gogorrak izan du saria, eta bihartik, ostirala, igandera bitartean Tania Calvo, Ana Usabiaga, Irene Usabiaga eta Illart Zuazubiskar Apeldoornen (Holanda) izango dira Espainiako Selekzioarekin Bigarren Munduko Kopa honetan Eustrak-Euskadi taldeko txirrindulariek proba hauetan parte...
07 Azaroa 2016
Tania Calvok eta bere selekzio kidea den Helena Casasek taldekako abiadura irabaztea lortu dute Glasgowko Munduko Kopan. Calvok eta Casasek 33.351 denborarekin menderatu dituzte aurkariak, txinatarrak. Domina horrez gain, Eustrak-Euskadi taldeko txirrindulariak brontzezko domina lortu zuen, atzo, Munduko Kopako abiadura proban. Tania Calvok Degrendele belgikarra menderatu zuen, brontzezko domina eskuratuz.
03 Azaroa 2016
Tania Calvo, Ana Usabiaga eta Irene Usabiaga dira Glasgown izango diren Eustrak-Euskadi taldeko ordezkariak. Tania Calvo eta Ana Usabiaga espainiako selekzioarekin eta Irene Usabiaga Eustrak-Euskadiko koloreekin ariko dira pistako lehenengo Munduko Kopan. Ostiraletik igandera Glasgow jokatuko den lehenengo Munduko Kopan ondorengo proba hauetan ariko dira Eustrak-Euskadi taldeko txirrindulariak: Tania Calvo: Taldekako abiaduran, bakarkako abiaduran...
24 Urria 2016
Eustrak-Euskadi taldeko txirrindulariak, Tania Calvok, bigarren domina lortu du Europako Txapelketan. Eustrak-Euskadi taldeko txirrindulariak Degrendele belgikarra menderatu du, brontzezko domina lortuz. Europako Txapelketetan bi domina lortu dituen Calvok, beste behin, onenen artean dagoela erakutsi du.
22 Urria 2016
Eustrak-Euskadi taldeko Tania Calvok, bere selekzioko kidea den Helena Casasekin batera bigarren postua lortu du taldekako abiaduran. Urretik zazpi ehunenera gelditu diren Calvo eta Casasek ezin izan dituzte final estu batean Europako Txapeldun gelditu diren bikote errusiarra garaitu. Eustrak-Euskadi taldeko Tania Calvok, bere selekzioko kidea den Helena Casasekin batera bigarren postua lortu du taldekako abiaduran....
30 Iraila 2016
Eustrak-Euskadi taldeko txirrindulariek hasiera eman diete Aigleko hiru egunei. Lehiatzen lehena Illart Zuazubiskar abadiñarra izan da. Zuazubiskarrek hasiera ona eman dio omnium berriztuari, scratch proban bigarren postua lortuz. Baina, lau probak lehiatu ondoren, bosgarren postuan bukatzea lortu du Eustrak-Euskadi taldeko txirrindulariak. Bihar lehiarekin jarraituko dute Eustrak-Euskadi taldeko txirrindulariek.
28 Iraila 2016
Ostegunetik, irailaren 29tik, larunbatera, urriaren 1era, Eustrak-Euskadi UCI pistako taldea Aigleko (Suiza) belodromoan izango da. C1 mailako proban (UCIko maila gorena) Ana Usabiagak, Irene Usabiagak eta Illart Zuazubiskarrek parte hartuko dute. Eustrak-Euskadiko txirrindulariak UCIko rankingerako puntuak batzeko asmotan doaz 3 jours d´Aigle probara. Usabiagatar ahizpek puntuaketan eta scratchan parte hartuko...