Fundación Grupo Norte vs Bidaideak Bilbao BSR
18 Abendua 2014
Bi taldeak azken ihardunaldira berdinduta heltzen dira. Jokuan multzoko bigarren posizioa egongo da.
Oso partidu interesgarria izango da larunbatean bi taldeek jokatuko dutena. Joandakoan Txurdinagan Fundazioa garailea izan zen. Bilbotarrek akats haundiak egin zituzten eta honekin batera Valladolideko taldeko bi atzerritzrrek, Tanghek eta Prietok, egundoko partidua jokatu zuten . Ondorioz, Grupo Nortek bere legea inposatu zuen eta garaipen erraza lortu zuen (49-65).
Bilbao BSRko jokalariak oso konzentratuta egongo dira larunbateko partiduan eta astean zehar oso entrenamendu onak egin dituzte. Irabaztekotan oso egoera onean sahilkatuko lirateke bigarren faserako eta ez dute aukerarik galdu nahi.
Txurdinagakoei aurreko astean Getaferen aurkako lortutako garaipenak oso sensazio onak utzi dizkie. Emaitza horri esker, bilbotarrek denboraldiko lehenengo bi helburu bete dituzte. Alde batetik top 8an sartu dira eta bestetik otsailean Valladoliden bertan jokatuko den Koparako txartela eskuratu dute.
Larunbatekoa oso partidu berdindua izan daiteke eta jokalariek 40 minutuetan zehar konzentrazioa mantendu behar izango dute. Beste aldetik defensa gogorra erakutsi behar izango dute eta bai Tanghe belgiarra bai Prieto mexikarra ondo gelditu behar izango dituzte. Bien artean puntu asko saskiratu zuten Txurdinagan. Fundacion taldean ospe haundiko beste jokalari batzuk aurkitu ahal dira. Adibidez Sonia Ruiz edo Abraham Carrion.
Taldearekin batera antolatutako autobusean zale asko helduko dira Valladolidera . Jokalariek garaipenarekin Bidaideak babesleko arduradunei ahalegina ezkertu nahi izango diete.

