Garaipen estua Leonen urtea hasteko (23-26)
18 Urtarrila 2017
2017ko Lehen garaipena eskuratu du Prosetecnisa Zuazok Leonen Clebaren aurka. Markagailuak argi adierazten du Loterias Ligako azken sailkatuaren aurkako partidu honetan talde Bizkaitarrak sufritutakoa. Atsedenaldian Leoneko taldea aurretik zen 14-13 eta bigarren zatiak aurrera egin ahala, bazirudien etxeko taldea nagusitu egingo zela. Bigarren zatiko erdialdean Leonekoek 20-17 irabazten zuten. Argi geratzen da sailkapenak ez duela garrantzitarik zenbait kasutan.
Hasiera batean Zuazoko neskek erritmo bizia jarri zuten eta ongi hasi ziren baina denboral aurrera egin ahala, etxeko taldea nagusituz joan zen. Bigarren zatian baloi asko galdu zituen Zuazok eta aurkariek horretaz aprobetxatu ziren. Dena maldan gora zegoenean, gure taldeak partiduari buelta ematea lortu zion eta horrela 2017ko lehen garaipena lortu dute.
Partidua nola joan zen ikusita, berdinketa izango zen emaitzik justuena baina Zuazo garaipenarekin bueltatu da. Orain datorren larunbatean Lasesarren Bera Beraren aurka jokatu beharreko derbia prestatu beharko dute. Ligako liderra Rocasari irabaztetik dator.
