GARAIPENA AURKARI ZUZEN BATEN AURKA, LAUGARREN POSTUAN IRMOAGO EGOTEKO (20-21)

27 Apirila 2017

Garaipen garrantzitsua eskuratu du Prosetecnisa Zuazok Galiziako lurretan Maceira Godoy Porriñoren aurka. Bi zatiak antzekoak izan dira, biak bizkaitarren alde ebatzi direlarik.Juanjo Gonzalezen neskak Loterias Ligako laugarren postuan irmo jarri dira aurkari zuzen bati kanporatuz. Orain postu horren lehian Rincon Fertilidad Malaga taldea baino ez dute.

Partidua bi eta hiru puntuko tartearekin abiarazi dute bizkaitarrek baina berehala Porriñoren erasoek berdinketa ekarri dute. Azken minutuan Zuazok gola sartu eta atsedenaldira gol bateko aldearekin joan dira (9-10). Bigarren zatia antzeran hasi da. Defentsa sendoa eta eraso eraginkor bati esker 10-13 jarri dira barakaldarrak. Bazirudien behin betiko aldea izango zela baina berriz ere Maceira Godoyk estutu egin du eta gauzak zail jarri dizkio defentsa bizkaitarrari.

14,15,18,19 eta 20nako berdinketak izan dira. Emozio handia izan da baina azkenean garaipena puntu bakarragatik bada ere Bizkaira etorri da. Lasesarreko taldeak azken asteotako bolada onari eusten dio. Ainhoa Hernandez izan da partiduko goleatzaile nagusia, 5 golekin.

 

Orain Erreginaren Kopa dela eta aste beteko atsedenaldia izango dute. Astean zehar entrenatzeko aukera izango dute. Hurrengo partidua Maiatzaren 6an izango dute Lasesarren Rocasaren aurka. Irabaziz gero hirugarren postuan pentsatzen hasiko dira. Galduz gero laugarren postua lortzean zentratuko dira, datorren denboraldian Europan lehiatzako.

 

Babesleak

Bizkaialde Bizkaialde
Bizkaialde
  • 660740877(Asier)
  • 649836448(Ziortza) 
  • Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.
Norberaren eta hirugarrenen cookie-ak erabiltzen ditugu gure zerbitzuak aztertzeko eta zure nabigazio ohituretatik sortutako profilean oinarritutako zure lehentasunekin lotutako publizitatea erakusteko (bisitatutako orriak, adibidez).