Garaipenaren bidera itzultzeko asmoz joan dira Zuazoko neskak Ibizara.
04 Maiatza 2018
Zuazok Bfit Muchoticket Santa Eulalia izango du aurkari, jasandako bi porroten bolada txarrari aurre egiteko.
Hotel Gran Bilbao-Posetecnisa Zuazok larunbat honetan jokatuko du Ibizan 19:00etatik aurrera Iberdrola Guerreras Ligako hogeita hirugarren jardunaldia. Aurrean Bfit Muchoticket igo berria izango du. Bizkaitarrek garaipenaren bidera itzuli gura dute, azken bi porrotak Europako borrokatik aldendu ondoren. Matematikek oraindik aukera ematen diote Aritz Alvarezenei baina Aula Valladolidekiko 6 puntuko aldea berreskuratzea oso zaila da aurretik lau partidu bakarrik geratzen diren honetan.