Gernika R.T. – VRAC Quesos Entrepinares

23 Urria 2014

Zapatuan, 16:30etik aurrera, Ohorezko Mailako seigarren jardunaldiko partidua jokatuko dabe Urbietan Gernika Rugby Taldeak eta VRAC Quesos Entrepinaresek.

Superkopa irabazi barri jatorku Valladolideko taldea, baina ligan be lehiatzeko gogoa eukiko dau, gorengo taldeetatik ez urruntzeko. Izan be, El Salvadorren kontra puntu bategaitik eta Katalunian Santboiren kontra galdu ostean lehenengo postuetatik urrun dago, eta Valladoliden ez jake gustetan holan egotea. Gogoratu behar da azken 5 urteetan Espainian jokoan egon diran tituluetatik 5 bakarrik ez dabezala eskuratu (Liga 2011, 2012, 2013 eta 2014an irabazi dabe; Erregearen kopa, 2010 eta 2014an; eta Superkopa, 2010, 2012, 2013 eta 2014an). Nahiz eta denporaldi hasikeran jokalariak falta izan jakozan, VRACek buelta emon deutsa egoerari eta barriro be oso serio jokatzen dau defensan eta oso arriskutsua da erasoan. Horretarako, Griffiths, Mullertarrak, Frederic Montagut basurde ohia—denboraldi bikaina egiten dabil Valladoliden—, eta Gavidi eta Ignacio Molina moduko jokalari sendo eta mingarriak daukiez. Laburtuz, talde itzela, basurdeai gauzak oso gatx jarriko deutsazana.

Gernikakoak, bestalde, partidu bi jarraian irabazi eta gero, orain daukien egoera ona ahalik eta gehien aprobetxau eta garaipena lortu gurako dabe, konfiantzaz betetako. Taldea oso ondo jokatzen dabil azken partiduetan, eta gugan sinisteko momentua da, datozen bi partiduetan erakusteko ekipoa gorantz doala eta ekipo honi irabazi gura ezkero lan asko egin beharra dagoala.

Zapaturako zalantzan dago Koldo Barandiaranek jokatuko dauan.

Seguru gagoz partidu handia ikusiko dogula Urbietan, eta dei egiten deutsegu Gernikako errugbizale guztiai Urbietara joan daitezan gure basurdeak animetan. Ganera, Matías Sánchezek etxean jokatuko dauan lehenengo partidua be izango da. Debuta Hernanin egin eban taldeagaz, eta erritmoa falta jakon arren, ondo erakutsi euskun zer dala-ta ekarri dogun Gernikara.

Aupa basurdeak, egurre!!!

ruck_vrac

Babesleak

Bizkaialde Bizkaialde
Bizkaialde
  • 660740877(Asier)
  • 649836448(Ziortza) 
  • Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.
Norberaren eta hirugarrenen cookie-ak erabiltzen ditugu gure zerbitzuak aztertzeko eta zure nabigazio ohituretatik sortutako profilean oinarritutako zure lehentasunekin lotutako publizitatea erakusteko (bisitatutako orriak, adibidez).