Gernika R.T. 38 - 31 Vigo R.C.
17 Iraila 2014
Lehenengo jardunaldia eta lehenengo garaipena Bizkaia Gernika Rugby Taldearentzat, nahiz eta Vigok ahaleginak eta bi egin ebazan irabazteko. Edozelan be, sariagaz joan ziran etxera, puntu bi be atera ebazan-ta Urbietan.
Pilak jarrita urten eben galiziarrek: basurdeak euren zelaian sartu ebezan, aurrelarien lan handiari esker. Baina etxekoak ez ziran kikildu, eta jakin eutsien aurre egiten Maka,Tito, Mpho eta enparauen eraso sendoai. Eta ez bakarrik hori, zelai erditik pasau ziran lehenengo jokaldian, laugarren minutuan, entsegua sartu eben etxekoek. Aftek, azkar, iskin egin eutsien parean jarri jakozan kontrario guztiai, eta ligan sartzen dauan lehenengo entsegua sartu eban, eskinan.
Entseguaren ondoren ez zan asko aldatu partidua. Galiziarren aurrelariek nagusi izaten jarraitu eben, eta ikusten zan goizago ala beranduago entsegua lortu behar ebela. Azkenean Makak sartu eban kanpotarren lehenengoa, eta Portillok transformauta aurretik jarri ziran.
Hortik aurrera be eten barik erasoan jarraitu eben kanpotarrek etxekoen defentsa barriro apurtu gurean, baino aurton Astarloak zuzentzen dabezanek jokoa ondoa irakurri eta hiru laurenetara eroan eben baloia. Eta han, Koldo Barandiaran eta Martin Souville gure debutanteek kontrarioak baino gehiago zirala erakutsi eben. Hain zuzen be, kalte handia egin eben kontrarioen defentsan, galiziarrei errore ugari egin eragin eutsien eta, erroreok aprobetxauta, Iñigo Olaetak zigor-kolpe bat sartu eban hagen artean, etxekoak aurretik ipinteko.
Edozelan be, Ruchok —domeka goizekoan leku guztietan egoala emoten eban— entsegu bihurtu kanpokoen aurrelarien erasoetako bat, lehenengo zatiaren erdian. Gernikarrek, ostera, zabal ibili eben baloia Mera eta Monrealek zuzendutakoen defentsa Mua Salaren jokoaren bidez apurtzearren. Baina Muak barik, Aftek lortu eban, partidu osoan ikutu eban bigarren baloian, talde osoak eginiko jokaldi bat borobiltzea —mago batek baritagaz ikututa egoala emoten eban domekan—.
Atsedenaldira ailegau aurretik, beste debutante batek, Eneko Insunzak (21 urtez azpikoa bera), hirugarren entsegua sartu, eta partidua irabazteko esperantza sortu eban ikusle nahiz jokalarien artean. Baina gure aurrelariek sufriduten jarraitu behar izan eben eta, ganera, Ortiz gure bigarren lerroa be kaleratu egin eban arbitroak. Partidu osoan legez, gure aurrelariak baino gehiago ziran Vigokoak, eta halan sartu euskun Ruchok bere bigarrena, lehenengo zatiko azken jokaldian.
Markagailuan, estu atsedenaldian: 18-17. Puntu gitxi lehenengo zatian sei entsegu sartu zirala ikusita, baina esan beharra dago ez Iñigo Olaeta ez Portillo ez zirala fin ibili hagetara botateko orduan.
Aldagelatik bueltan oso diferente hasi zan partidua: etxekoek, ausart erasoan, 22ko marraren barruan baztertu ebezan galiziarrak, eten bako presinoa eginez. Eta halan, handik bost minutura basurdeen laugarrena sartu eban Iñigo Olaetak, denporaldi honetako erasoko lehenengo bonusa lortuz. Baina basurdeak ez ziran konformau, eta lehenengo hogei minutuetan joko oso ona egin eben.
Halan, bosgarren entsegua be etorri zan, Iker Olaetak trebetasun teknikoa erakutsiz sartutakoa, eta emoten eben basurdeek erraz irabazi behar ebela partidua. Baina, orduan, partiduko gakoetako bat gertatu zan, arbitroak Mua Sala kaleratu eban-ta. Hirurogeigarren minutua zan, eta kanpotarrek ikusi eben barriro be aukera eukiela partiduan zeozer lortzeko, gure jokalari onena kanpoan egoala aprobetxauta. Bihotza burua baino gehiago erabilita (Sant Cugaten kontrako partiduan be bardin egin eben: 19 puntuko aldeari buelta hemen eta aurton be hemen dagoz, Ohorezko Mailan), barriro indarra hartu eta buelta emon eutsien partiduari Maka eta Chestek sartu eta Portillok transformautako entseguai esker: 30-31.
Oso momentu gogorra izan zan hori, 10 minutu bakarrik geratzen ziran-ta partidua amaitzeko. Baina, orduan, etxekoen zortzi indartsua zelaira bueltau zan. Partidua apurtuta egoan ordurako eta talde biek hurretik ikusten ebezan bost puntuak. Eta orduan, Koldo Barandiaranek, debutanteetako batek (nota oso onagaz debutau eban ganera), basurdeen seigarren entsegua sartu eban, arauzko denpora amaitzeko hiru minutu falta zirala.
Arbitroak be beste emozino apur bat emon gura izan eutsan partiduari, eta zaleen nerbioak handitzeko-edo, beste sei minutu luzatu eban kanpoko zein etxeko jokalari nahiz zaleen sufrikarioa. Kanpokoek deskontuko denpora horretan ondino be baeukien esperantzarik. Izan be, gureak aurretik egozan Fetak sartutako zigor-kolpeari esker aurretik, baina galiziarrentzat nahikoa zan entsegu bat sartu eta transformatzea partidua bardintzeko.
Azkenean, merezitako bost puntu boltsikora eta ondo etorriak izan daitezala, hau Ohorezko Maila da-ta. Eta sufridu beharra eukiko dogu, bai, baina gure etxean kanpokoek sufridu dagiela. Aupa mutilak! Zorionak eta jarraitu aurrera!
BIZKAIA GERNIKA R.T.: Nico Martinez, Jonbi, Iñigo Urrutia, Iñaki Ortiz, Eneko Insunza, Maguna, Foulds, Mua Sala, Pato, Iker Olaeta, Afte, Koldo Barandiaran, Martin Souville, Iñigo Olaeta y Feta. Tambien jugaron: Astarloa, Amillategi y Latorre. BLUSENS UNIVERSIDAD DE VIGO R.C: Marcos, Tito, Maka, Rucho, Mariano, Adrian, Javi Abadía, Mpho, Portillo, Cheste, Brais, Mauro, De Cabo, Harry y Albariño. También jugaron: Álvaro, Jorge, Pedro y Victor. ARBITRO: Señor David Castro Muñiz. Amonesto a los locales Iñaki Ortiz y Mua Sala y al foráneo Cheste. MARCADOR Min.4 5-0 Afte (E) 1º Min.11 5-5 Maka (E) 1º 5-7 Portillo (T) Min.15 8-7 Iñigo Olaeta(G.C.) Min.24 8-12 Rucho (E) 2º Min.28 13-12 Afte (E) 2º Min.31 18-12 Eneko Insunza (E) 3º Min.40 18-17 Rucho (E) 3º ------------------------------------------ Min.45 23-17 Iñigo Olaeta (E) 4º Min.54 28-17 Iker Olaeta (E) 5º 30-17 Feta (T) Min.63 30.22 Maka (E) 4º 30-24 Portillo (T) Min.70 30-29 Cheste (E) 5º 30-31 Portillo (T) Min.77 35-31 Koldo Barandiaran (E) 6º Min.80 38-31 Feta (G.C.) (Argazkiak: Txuma)