Gernika Rugby Taldea - F.C. Barcelona Rugby

07 Azaroa 2014

Datorren domekan, azaroaren 9an, Ohorezko Mailako errugbi txapelketako zortzigarren jardunaldiko partidua jokatuko dabe Gernika Rugby Taldeak eta F.C. Barcelona Rugbyk.

Partidu borrokatua izango da, seguru, Bartzelonakoek partidu bitan izan ezik beti lortu dabe-ta defensako bonusa: U.E. Santboianaren kontra, ezinezkoa dalako, eta C.R.C. Pozuelogaz bardindu eben partiduan. Horrek erakusten dau ez dabela inoz partidua galdutzat emoten eta arbitroak amaierako txistua jo arte burrukatzen dabela.

Basurdeek, barriz, orain arte egin daben joko irekia egiten jarraitu gura izango dabe, baina baloia gordez be bai. Hain zuzen be, azken partiduetan ez dabela lortu baloiaren jabetza izatea, denporaldiko hasikeran edo aurreko denporaldian ederto gordetzen eben arren. Zelaiaren egoerak be zerikusia izango dau; izan be, gure zelaia eurena baino handiagoa da eta, ganera, belar artifizizalean jokatzen dabenez, pisutsu egingo jake Urbietakoa, egunokaz bota dabezanak bota eta gero. Partidurako baja dira Martinez eta Del Bosque. Eta esan behar da beharra dala-ta errugbia itxiko dabela Iñigo Urrutiak. Eskerrak emon gure deutseguz urteotan klubaren alde eginiko beharragatik eta erakutsitako konpromisogaitik, besteak beste beraren lanari esker lortu dogu-ta gure kluba gorengo mailan egotea. Eskerrik asko, basurde!! Amaitzeko, gonbidapena egiten deutsuegu errugbizale guztiei Urbietara joan zaitezien, eguraldiari begiratu barik, gure basurdeak animetan. basurdiek_urdaibai1

Babesleak

Bizkaialde Bizkaialde
Bizkaialde
  • 660740877(Asier)
  • 649836448(Ziortza) 
  • Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.
Norberaren eta hirugarrenen cookie-ak erabiltzen ditugu gure zerbitzuak aztertzeko eta zure nabigazio ohituretatik sortutako profilean oinarritutako zure lehentasunekin lotutako publizitatea erakusteko (bisitatutako orriak, adibidez).