Gernika Rugby Taldea 32(b)- 18 F.C. Barcelona Rugby

14 Azaroa 2014

Ondo merezitako garaipena lortu eban Gernika Rugby Taldeak F.C. Barcelonaren kontra Urbietan. Izan be, domekako bost puntuakaz seigarren lekuan sendotzen da gure taldea. Eta Astarloaren jokalariek eginiko lan ona ikusita —20 puntu daroez eta oraindino be liga luzea geratzen jaku—, mailari eusteagaz baino zeozer gehiagogaz be amestu geinke.

El equipo visitante se adelantó en los primeros minutos de juego mediante Felipe Martínez, el ala argentino culminó una jugada en la que se llevo el balón desde su propio campo avanzando con el balón en los pies, como si fuese su homólogo Messi, ante la pasividad de Aftee, que vio como posaba el oval su par. Arrinconado estuvo el quince verdinegro en su campo, defendiendo los envites culés al límite de las reglas de juego. Tanto era así que, irremediablemente, el juez señalo un golpe de castigo que Rafa Sttat pasaba por palos aumentando a 8 el marcador foráneo. No fue hasta el cuarto de hora la primera incursión en terreno contrario y un inspirado “Feta” (tan solo erró un lanzamiento a palos) anotaba los primeros puntos desde la línea de 22. A partir de ese momento los basurdes con un excelente trabajo de la delantera, se impusieron en las melés a los de Martinena, que contaba con muchas bajas para el encuentro de hoy. En los tres cuartos, Koldo Barandiaran y Martin Souville marcaban la diferencia a favor de los suyos y un enchufado Iker Olaeta pateaba magistralmente a la espalda de los alas barceloneses, arrinconándolos en su veintidós. Tan solo un despiste hizo que el marcador no fuera más abultado al descanso. Pues el Barsa aprovechó un regalo de la zaga gernikesa para hacer su segundo ensayo, los basurdes no cesaron en su empeño y consiguieron dos ensayos más; uno lo materializo Jonbi, y el otro lo concedió el juez, castigando al conjunto blaugrana con un ensayo que también transformo Feta.

Tras la reanudación el Gernika prosiguió con su buen momento de juego y se vieron muchos detalles de calidad que no todos tuvieron su recompensa con ensayos, y era justamente eso lo que buscaban los locales. Finalmente tras veinte minutos de lo mejorcito de esta temporada (en mi humilde opinión…), primero Souville y después Lasa conseguían el tercer y cuarto ensayo. Parecía que los basurdes daban el envite por zanjado, 29-13 a favor y con cuatro ensayos se relajo la escuadra local. A partir de ese momento se vivió un partido totalmente diferente; los barceloneses bravos y ofensivos cercaron a los gernikeses en su veintidós, con una presión constante y agresiva. Veinte minutos duros, muy duros en defensa, en los que supimos sufrir, cometiendo más golpes de los deseados, pero mantuvimos a raya a estos adversarios no tan débiles como la clasificación pueda aparentar a priori, puesto que han sumado en seis de los siete encuentros anteriores… Finalmente el Barcelona consiguió un tercer ensayo en las postrimerías del encuentro que solo sirvió para las estadísticas, finalmente, en la última jugada del partido, “Feta” se lucio con un drop, especialidad de la casa, para poner broche final a un bonito partido.

Cinco puntos, que nos acercan más a los puestos de arriba, con confianza y humildad debemos seguir creciendo para hacernos un hueco en la zona noble de la tabla. Siguiente jornada contra el Cisneros, suerte en el Central y a por todas! Zorionak ta segi bide egiten!

BIZKAIA GERNIKA R.T.: Unai Lasa, Jonbi, Matias Sanchez, Oscar Astarloa, Iñaki Ortiz, Foulds, Maguna, Mua Sala, Latorre, Iker Olaeta, Afte, Koldo Barandiaran, Martin Souville, Iñigo Olaeta y Feta.
También jugaron: Etxaniz, Ibon Agirre y Malaxetxebarria.

F.C. BARCELONA: Armando, Tim, Eduard, Murciano, Ted Barron, Misa Uskhov, Sergio Guerrero, Medhi, Delfo, Rafa Sttat, Kurzmann, Mauro, Joan Losada, Felipe Martinez y Oriol Garcia.
También jugaron: Álvaro, Jorge, Pedro y Victor.

ARBITRO: Señor Manuel Raposo (Valladolid).

INCIDENCIAS: unos 250 espectadores en Urbieta.

MARCADOR

Min.5 0-5 Felipe Martinez (E) 1º
Min.10 0-8 Rafa Sttat (P.C)
Min.14 3-8 Feta (P.C.)
Min.19 8-8 Jonbi (E) 1º
10-8 Feta (T)
Min.21 10-13 Oriol Garcia (E) 2º
Min.31 15-13 (EC) 3º
17-13 Feta (T)

——————————————
Min.44 22-13 Martin Souville (E) 3º
24-13 Feta (T)
Min.58 29-13 Lasa (E) 4º
Min.78 29-18 Felipe Martinez (E) 4º
Min.80 32-18 Feta (D)

Edozelan be, lehenengo minutuetan aurretik jartzea lortu eben kanpotarrek. Felipe Martinez hegaleko argentinarrak euren zelaitik hasita egin eban aurrera baloiagaz, Messi herrikidearen legez hankakaz trebe, eta Aftee zera baino pasiboago ikusita, gure marraren atzean itxi eban baloia. Hortik aurrera euren zelaian sartuta egon ziran basurdeak, defensa muga-mugaraino eroanez bartzelonarren erasoari erantzuteko. Ondorioz, zigor-kolpea adierazo eban epaileak, eta baloia hagen artetik sartuta kanpokoak 0-8 aurreratu ebazan Rafa Sttat-ek.

Gernikarrek ordu laurden behar izan eben Barçakoen zelaian sartzeko, eta Fetak 22ko lerrotik sartutako zigor-kolpeari esker lortu ebezan lehenengo puntuak. Oso inspirauta egon zan partidu osoan, eta botatako ostiko guztiak sartu ebazan. Hortik aurrera, aurrelarien lan onaren bidez, basurdeak gehiago izan ziran buztartzeetan Martinenak zuzendutakoak baino (baja ugari eukien kanpokoek). Hiru laurenekoen artean be Koldo Barandiaran eta Martin Souville ziran nagusi; ganera, Iker Olaetak Bartzelonakoen hegalen atzera ostikoz itzel botatako baloiakaz hogeita biko lerrotik urten ezinik euki ebezan katalanak.

Deskuidu baten ondorioz, baina, ez eben lortu markagailuan oraindino be alde handiagoa eukitea. Izan be, Barçakoek ondo aprobetxau eben gure atzelariek eginiko opari bat, bigarren entsegua sartzeko. Halanda be, gernikarrek lanean jarraitu eben, eta beste entsegu bi be sartu ebezan: lehenengoa, Jonbik, eta bigarrena, epaileak, zigor-entsegua adierazo eutsien-ta «blaugranai». Biak transformau ebazan Fetak.

Bigarren zatian joko onagaz jarraitu eban Gernikak, eta kalidadeko jokaldi asko erakutsi euskuezan. Edozelan be, ez eben lortu danetan entsegua lortzea, nahiz eta horren atzetik ibili buru-belarri. Baina, taldeak denporaldi osoan jokatutako hogei minutu onenak eginez (hori da nire eretxi apala), hirugarren eta laugarren entseguak sartu ebezan Lasak eta Souvillek, hurrenez hurren.

Orduan, partidua amaituta egoala-edo pentsau eben basurdeek, markagailuan 29-13 aurretik egozala eta erasoko bonusa be poltsikoan eukiela erlajau egin ziran-ta. Ondorioz, partidua goitik behera aldatu zan hurrengo hogei minutuetan: Bartzelonakoek, ausart, erasora jo eben eta euren hogeita biko eremuan sartu ebezan gernikarrak, etenbako presioa eginez, erasokor.

Oso gogorrak izan ziran hogei minutu horreek: oso gogorrak defensan, baina jokalariek sufritzen jakin eben, nahiz eta zigor-kolpe askotxu egin behar izan, eta entsegu marrara hurreratu be ezinik euki eben «a priori» emoten ebena baino indartsuagoa zan Bartzelonako taldea; izan be, ez da ahaztu behar aurreko zazpi partiduetatik seitan puntuak lortuta etozela.

Zoritxarrez, azkenean hirugarrena sartu eban Bartzelonak, partidua amaitzeko gitxi falta zala, baina estatistika biribiltzeko bakarrik balio eutsien. Azkeneko jokaldian drop bat sartu eban Fetak, abila da-ta horretan, behar eban moduko amaiera emoteko gure taldeak jokatu eban partidu politari.

Eta bost puntuokaz hurrago gagoz goiko postuetatik. Halan jarraitu behar dogu, konfiantzagaz eta umiltasunez, eta halan lortuko dogu sailkapeneko sei onenen artean mantentzea. Datorren jardunaldia, Cisnerosen kontra. Zortea izan Centralean eta animo!!! Zorionak eta segi bide egiten!

Babesleak

Bizkaialde Bizkaialde
Bizkaialde
  • 660740877(Asier)
  • 649836448(Ziortza) 
  • Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.
Norberaren eta hirugarrenen cookie-ak erabiltzen ditugu gure zerbitzuak aztertzeko eta zure nabigazio ohituretatik sortutako profilean oinarritutako zure lehentasunekin lotutako publizitatea erakusteko (bisitatutako orriak, adibidez).