GETAFE BSR vs BIDAIDEAK BILBAO BSR - Getafera, kopako sailkapenaren bila

15 Abendua 2016

Bidaideak Bilbao BSR taldeak Getafen jokatuko du bere hurrengo partidua. Txurdinagako taldea Espainiako klub garrantzitsuenen artean dago gaur egun eta Europa mailan ezagutzera eman da.

Gilen gizonek sailkapenaren goialdean jarraitzea izango dute helburu eta bide batez 2017ko Koparako bere sailkapena ziurtatzea.

 

Getafe eta Bilbao BSR parean izan dira azken urteotan estatu mailako ligako ohorezko postuengatiko lehian, baina jardunaldi honetara oso helburu ezberdinekin heltzen dira.

 

Madrildarrentzat denboraldia ez doa nahi bezala, izan ere Gonzalez Agudoren mutilak zortzigarren postuan daude, jokatutako zazpi partiduetatik hiru garaipen lortuz. Atzetik Mideba Extremadura dute, beraiek baino garaipen bat gutxiagorekin, eta beraien artean erabakiko da Asturiasko zitarako azkeneko postua.

 

Babesleak

Bizkaialde Bizkaialde
Bizkaialde
  • 660740877(Asier)
  • 649836448(Ziortza) 
  • Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.
Norberaren eta hirugarrenen cookie-ak erabiltzen ditugu gure zerbitzuak aztertzeko eta zure nabigazio ohituretatik sortutako profilean oinarritutako zure lehentasunekin lotutako publizitatea erakusteko (bisitatutako orriak, adibidez).