Gurpil-aulki gaineko Saskibaloiko Errege Kopa - Oviedo (Asturias) Otsailak 25-26
23 Otsaila 2017
Iritsi da Errege Kopa. Lehen itzuliko zortzi talde onenek denboraldiko lehen garaipena eskuratu nahi dute.
Bidaideak Bilbao BSR aurretik datorkionaren jakitun da. Txurdinagakoei CD Ilunion aurkari gogorra tokatu zaie. Madrildarrak, kopa eskuratzeko faborito nagusiak dira baina Bidaideakek kalitate nahikoa du garaipena eskuratzeko.
Denboraldi honetan birritan jokatu dute elkar eta jokoan egondako puntu guztiak Madrildarrek eskuratu dituzte. Partidu hauek oso lehiatuak izan dira. Joaneko partiduan bilbotarrek 5 puntugatik galdu zuten eta partiduan berdintasuna izan zen nagusi. Orain zazpi egun ordea 25 puntuko aldea lortu zuten madrildarrek 14. Jardunaldiari zegokion partiduan.
Maila handiko jokalariak dituzte aurkariek posizio guztietan.
Irabaziz gero, egun bereko 16:30etan jokatu beharko lukete Bilbotarrek finalerdietako beraien partidua Grupo Norte Valladolid eta Ace Gran Canariaren aurkako partiduko irabazlearen aurka.
Final laurdenetako gainontzeko partiduak Amiab Albacete vs Getafe BSR eta Amfiv Vigo vs Mideba Extremadura izango dira,partidu hauetako irabazleek gainontzeko finalerdiak jokatuko dituztelarik.
Hirugarren eta laugarren arteko partidua Igandean, Otsailak 26 ospatuko da 9:45etatik aurrera Pumarín kiroldegian. Toki berean ospatuko da finala 12:00etatik aurrera.
CD. Ilunion madrildarrak irabazi zuen iazko txapelketa eta aurten ere faborito nagusiak dira. Aurtengoa oso txapelketa berdindua izatea espero da.
Bidaideaken helburua iazko Kopa Txapelketan lortutako hirugarren postua hobetzea izango da.

