Hamairu minutuz golik sartu gabe egotea Zuazo zigortu du

13 Azaroa 2017

Bizkaitarrek hirugarren porrota jarraian jaso dute, Mecalia Atletico Guardes taldearen aurka 27-19 galdu eta gero.

A Sangriña pabilioia bisitatzen zuen seigarren aldia zen eta seigarren porrota jaso du Hotel Gran Bilbao-Prosetecnisa Zuazo taldeak Galiziako lurretan.27-19 bukatu da partidua eta emaitzan horretan garrantzia handia izan du lehen zatian egondako 7-0eko partzialak. Hamahiru minutu luzez golik sartu gabe egon dira bizkaitarrak, 2-2kotik 9-3kora. Bizkaitarrek defentsan hobekuntza erakutsi badute ere, erasoan oraindik ere zer hobetu badutela erakutsi dute.

Argi geratu da gaur egun Zuazokoek erasoan bizkortasuna falta zaiela. Entrenatzaileak hainbat formula bilatu ditu baina oraindik emaitza aurkitu ezinik jarraitzen dute.Bigarren zatian bi piboterekin eta atezainik gabe jokatu dute baina horrela ere ez dira gai izan abantaila jaisteko.Atsedenaldira 16-9 Pontevedrakoak nagusi.

Momentu erabakigarrienetan Ainoa Hernandez, Amaia Gonzalez edota Patri Elorzaren erasoko lana faltan bota dugu. Positibotzat jo behar dugu Nayla De Andrés jokalariak aprobetxatu dituen minutuan Maddi Aalla lesionatuaren ordez. Orain aste bete du aurretik talde barakaldarrak Bfit Muchoticket Santa Eulalia talde igo berriaren aurkako partidua prestatzeko. Partidua larunbatean izango da, Lasesarren 18:30etatik aurrera. Azken hiru partiduak galdu ondoren, puntuak lortzeko beharrizana dute Bizkaitarrek, sailkapen burua ez aldentzeko.

Babesleak

Bizkaialde Bizkaialde
Bizkaialde
  • 660740877(Asier)
  • 649836448(Ziortza) 
  • Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.
Norberaren eta hirugarrenen cookie-ak erabiltzen ditugu gure zerbitzuak aztertzeko eta zure nabigazio ohituretatik sortutako profilean oinarritutako zure lehentasunekin lotutako publizitatea erakusteko (bisitatutako orriak, adibidez).