HELBURUA BETETA: “SESTAOK BOLEIBOLA NAHI DU ETA IZANGO DUGU”

26 Martxoa 2019

Maila mantentzea lortu du CV Sestaok Superliga 2-n Benedictan Universidad de Valladolid taldeari irabazita.

Helburua Beteta. CV Sestaok matematikoki maila mantentzea lortu du Superliga 2-n Universidad de Valladolid-i 3-1 irabazita (25-14, 25-18, 18-25 eta 25-17) etxean. Markagailu honi A Coruñan Aguere Ciudad de la Lagunak Autos Cancela Zalaetaren aurka jasandako 3-0eko porrotari gehitu behar zaio, izan ere honi esker talde bizkaitarrak 7 puntu ateratzen dizkie kanariarrei A multzo honetan jokatzeko sei partidu baino geratzen ez direnean.

Jaia izan zen protagonista Benedictan. Zaletu berde-beltzek bikain erantzun zuten beste behin harmailak betez. Etxekoak ondo irten ziren eta lehen bi set-ak ondo irabazi zituzten. 2-0ekoarekin Aguereren porrotaren berria jaso zuten eta erlaxatu egin ziren, Valladolidkoen mesedetan. Laugarren setean ordea, CV Sestaok hasierako intentsitatea berreskuratu zuen eta nahi baino gehiago sufritu ondoren partidua erabakita utzi zuen.

CAEP Soriaren aurka pasa den asteartean hurrengo asteburuko aurreraturiko partidua jokatu ondoren, CV Sestaok apirilaren 6an esango dio agur denboraldiari Benedictan Extremadura Arroyo liderraren aurka. Aurkari honek igoerako bere aukerak izango ditu jokoan partidu honetan. Partidu honi begira klubak hainbat ekitaldi antolatuko ditu maila mantendu dutela ospatzeko eta zaletuek denboraldi osoan erakutsitako babesa eskertzeko.

 

NP VOLEIBOL Crónica CV Sestao-Universidad de Valladolid 24ª J. Superliga 2

Babesleak

Bizkaialde Bizkaialde
Bizkaialde
  • 660740877(Asier)
  • 649836448(Ziortza) 
  • Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.
Norberaren eta hirugarrenen cookie-ak erabiltzen ditugu gure zerbitzuak aztertzeko eta zure nabigazio ohituretatik sortutako profilean oinarritutako zure lehentasunekin lotutako publizitatea erakusteko (bisitatutako orriak, adibidez).