HGB PROSETECNISA ZUAZO – KH 7 GRANOLLERS

01 Apirila 2019

Lasesarreko Udal Kiroldegian jokatutako partidua 700 zaleturen aurrean, Guerreras Iberdrola Ligako 20.jardunaldiari dagokiona.

HGB PROSETECNISA ZUAZO:

AALLA, VELASCO 4, SANCHEZ 2, HERNANDEZ 4, VALDIVIA, BENGOETXEA 1, MUÑIZ, ERAUSKIN 2, LOIDI 6, ENCINA 3, GIL 1, MANRIQUE 3, DE ANDRES 1, Gª LOCAY 1

KH 7 GRANOLLERS: DE LA TORRE, VIZUETE 9, GASSANA 4, MUÑOZ, TORRAS, WIGGINS, GUARIEIRO 4, VEGUÉ 4, PRELCHI 1, FERNANDEZ, GONZALEZ 2, VILA, CAPDEVILA 2.

PARTZIALAK: 1-3, 3-4, 4-5, 6-6, 9-9, 13-13 DESCANSO/17-14, 19-16, 21-17, 23-22. 26-25, 29-27 AMAIERA

 

ARBITROAK: LORENA GARCÍA GIL (ARAGOI)

                      TANIA RODRIGUEZ (VALENTZIA)

 

Garaipen berria erdietsi du HGB Prosetecnisa Zuazok etxean KH7 Granollers talde indartsuaren aurka. Erritmo biziari esker kataluniakoak baino gehiago izatea lortu zuten. Partidu hasiera kaxkar baten ondorioz 12 minutu behar izan zuen markagailua berdintzeko. Lehen zatiko amaiera arte talde biek aukerak izan zituzten.

Ondoren, HGB Prosetecnisa Zuazo partiduaren bila irten zen, bost minututan hiru goleko aldearekin jartzea lortuz, eta zenbait kasutan lau golekoarekin ere. Bazirudien partidua erabaki zegoela baina Robert Cuestak abantaila hori ezerezean utzi zuen, markagailuan berdinketa ezarriz partidua amaitzeko 9 minutu falta zirenean. Berriz hastea tokatzen zen eta momentu horretan Maddi Aallar etxeko atezainaren unea iritsi zen, lau geldiketa erabakigarrirekin. Horri esker abantaila lortu zuten etxekoek eta aurkariarekiko gol averagea ere alde jartzea lortu zuten.

Babesleak

Bizkaialde Bizkaialde
Bizkaialde
  • 660740877(Asier)
  • 649836448(Ziortza) 
  • Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.
Norberaren eta hirugarrenen cookie-ak erabiltzen ditugu gure zerbitzuak aztertzeko eta zure nabigazio ohituretatik sortutako profilean oinarritutako zure lehentasunekin lotutako publizitatea erakusteko (bisitatutako orriak, adibidez).