HGB PROSETECNISA ZUAZO 28 – ROCASA GRAN CANARIA 29

09 Urria 2018

Barakaldoko Lasesarre Kiroldegian jokatuta, 600 ikusleren aurrean. Liga Guerreras Iberdrolako 4.jardunaldia.

Partidua berdintasun handiarekin abiatu zen, etxekoek zirrikituak aurkitu zituzten kanariar defentsa bikainaren aurrean. Gilek kanpotik saskiratzen asmatu zuen eta Valdivia ere fin aritu zen 7 metrotatik. Saski azpian ere bikain ibili ziren eta horrela zuazokoak Rocasari eusteko gai izan ziren.

20. minutura iritsita, kanpoko taldea partiduaren kontrola hartzen hasi zen, Lussonen golei esker. Gauzak horrela atsedenaldira 12-13 iritsi ginen. Bigarren zatian etxeko taldeen kemena begi bistakoa zen, eta markagailuan aurretik jartzea lortu zuten Bengoetxea eta Loidiren golei esker.Berdintasuna zen nagusi berriz ere partiduan, beti ere markagailuan etxekoak aurretik mantenduz, abantaila txikiekin. Bigarren zatiko 9:38 minutuan 20-17koarekin Carlos Santana Rocasako entrenatzaileak atsedena eskatu zuen eta Silvia Navarro aulkian uzteko erabakia hartu zuen.

Rocasak partidua irauli zuen bere jokalari onei eta epaileen erabaki eztabaidagarrien esker, 16:24. Minutuan 21-22-

Gorribeltzak ez zeuden amore emateko prest eta pixkanaka aurretik jarri ziren berriz ere, 23-22 eta 12 minutu aurretik.

Berdintasuna erabatekoa zen. Rocasa gol bat aurretik jarri ziren baina etxekoek berdinketa ezarri zuten Valdiviaren gol bati esker.

Azken hiru minutuetara 27-28 iritsi ginen,kanariarrak aurretik.Minutu baten faltan beste gol bat sartu zuten eta 27-29koa adierazten zuen markagailuan. Amaieran 28-29, garaipena kanariar uharteetara.

 

HGB PROSETECNISA ZUAZO 28 – ROCASA GRAN CANARIA 29

Babesleak

Bizkaialde Bizkaialde
Bizkaialde
  • 660740877(Asier)
  • 606016311(Javier)
  • Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.