Hirugarren garaipena jarraian, honako hau Canyamelar taldearen aurka (28-20)

14 Otsaila 2017

Pasa den larunbateko sesioak bere eragina izan du arratsalde honetan Lasesarren eta Prosetecnisa Zoazok 28-20 irabazi dio Canyamelar Valenciari, Eskubaloiko Loterias Ligako 15. Jardunaldian. Hirugarren garaipena lortu dute jarraian Juanjo Gonzalezen taldeak eta laugarren postuan egonkortu dira, asteartean Rocasak Granollersen aurka egingo duenaren esperoan.

Lehen zatia bigarrena baino egonkorragoa izan da. Bizkaitarrak markagailuan nagusi ziren baina markagailuan ihes egitea asko kostatzen zitzaien. Egia da taldeak beste itxura bat eman duela pasa den astean emandakoaz alderaturik.

 

Bigarren zatia antzeran hasi zen, Juanjo Gonzalezek Merche Castellanos aulkiratu eta Maddi atepean jarri arte. Maddiren bi geldiketen ondoren bi kontraeraso etorri ziren eta markagailuan 4 puntuko aldea ezarri zuten. Momentu hau oso garrantzitsua izan zen, izan ere momentu horretatik aurrera Valentziarrek ezin izan dute markagailuko aldea murriztu.

 

Argi geratu da talde Zuazoarrak lan ona egin duela. Nahiz eta Naiara Egozkue eta Angela Martinen bajak izan, gainontzeko jokalariek dena eman dute. Jokoa oso banatua egon da eta taldeak ondo funtzionatu du. Irene Espinola izan da goleatzaile nagusia, sei golekin. Orain Kopako kanporaketa dute aurretik, berriz ere Elxen. Partidu bakarrera jokatuko da eta ezin dute hutsik egun. Lehiaketan aurrera egin nahi badute irudi, Elxen aurretik jokatutako partidan baino irudi hobea eskaini beharko dute.

 

Tercera victoria seguida, esta vez ante Canyamelar (28-20)

Babesleak

Bizkaialde Bizkaialde
Bizkaialde
  • 946 083 776
  • 649 15 61 51
  • Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.
Norberaren eta hirugarrenen cookie-ak erabiltzen ditugu gure zerbitzuak aztertzeko eta zure nabigazio ohituretatik sortutako profilean oinarritutako zure lehentasunekin lotutako publizitatea erakusteko (bisitatutako orriak, adibidez).