Iberdrola DHF Ligako 4. Jardunaldia

06 Urria 2017

Hotel Gran Bilbao-Prosetecnisa BM Zuazok Iberdrola Ligako laugarren jardunaldia jokatuko du asteburu honetan. Hurrengo bi jardunaldiak etxetik kanpo jokatuko dituzte Barakaldarrek. Juan Gonzalezenak ostiralean irtengo dira Elx-era bidean Carrús talde zailaren aurka jokatzeko.

Lau baja ditu taldeak, izan ere pasa den asteko Elorza, Beristain eta Manriqueren bajei, Ainhoa Hernandezen baja gehitu behar zaio, entrenatzen ari zela min hartu baitzuen.

 

Elxtarrek talde gaztea dute eta etxean ez dira kokiltzen. Horren adibide dugu, iaz ligan eta Kopan jarraian egindako bi bisitetan Barakaldarrek jasandakoa. Ligan justu justu irabaztea lortu bazuten ere, Kopan porrot gogorra jaso zuten.

 

Defentsa deseroso eta dinamikoa du taldeak eta horri esker galderak eta kontraeraso arinak sortzen ditu. Nabarmentzekoak dira Musons eta Laura Hernandez.

 

Partidua Carrúseko Udal Kiroldegian ospatuko da Urriaren 7an 18:00etan.

Babesleak

Bizkaialde Bizkaialde
Bizkaialde
  • 660740877(Asier)
  • 649836448(Ziortza) 
  • Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.
Norberaren eta hirugarrenen cookie-ak erabiltzen ditugu gure zerbitzuak aztertzeko eta zure nabigazio ohituretatik sortutako profilean oinarritutako zure lehentasunekin lotutako publizitatea erakusteko (bisitatutako orriak, adibidez).