Ikasteko lasterketa Hageland-en
06 Martxoa 2019
Zortea ez du aldeko izan Bizkaia-Durangok denboraldiko lehen klasikoan, Omloop Van Het Hageland (1.1 UCI). Lasterketa zaila zen talde euskaldunarentzat, ibilbide malkartsua eta harbidearekin. Natalie Grinczer izan zen taldeko “finisher” bakarra. Garailea Marta Bastianelli italiarra izan zen (TVC).
Lasterketako lehen kilometroetan Isabel Martin erorketa batean aurkitu zen eta gero erritmoa ezin bilatu ibili zen, hamar kilometro kotxe artean egin eta ozta-ozta pelotoira iritsita. Sandra Alonsok ere ez zuen bere eguna izan, zulatu bat jasan zuen eta taldeko kotxeari heltzea asko kostatu zitzaion. Gertaera horren ondorioz multzora berriz bueltatzea asko kosta zitzaion. Hurrengo lasterketa asteartean izango dute Le Samyn-en (1.2 UCI).

