Izugarrizko hasiera

08 Iraila 2014

Athletic Clubek errez irabazi dio Sporting Huelvari 14-15 denboraldiaren lehendabiziko partida. Nekanek hat-trick bat egin du eta beste gi gol, Erikak eta Lizasok lortu zituzten. Sporting Huelvako gola, Andreak egin zuen.

Athletic: Ainhoa; Irene, Lizaso (min. 71, E. Merino), Nenake (min. 86, I. Murua), Orueta, Iraia, Eunate, Ibarra, Izaskun (min. 67, Alazne), Erika (min. 84, Y. Corres) eta V. Gimbert.

Sporting H.: Sarita Serrat; Elena Pavel (min. 69, Jenny), Sandra (min. 57, Emma Marqués), Maite, Anita (min. 69, Sandra Castelló), Joyce, Martín Prieto, Virginia, Patricia Gavira, Patricia Martínez (min. 57, Andrea) eta Paulita.

Arbitroa: Gil Flores; laguntzaileak Hueto Hernando eta Sánchez Asla. Txartel horia erakutsi zien : lizaso eta Virginiari.

Golak:

1-0, min. 44, Nekane; 2-0, min. 59 Nekane, 3-0, min. 66, Lizaso; 3-1, min. 72, Andrea; 4-1, min. 84, Erika; 5-1, min. 86, Nekane.

Bestelakoak: 500 ikusle Lezaman. Partida hasi baino lehen Irenek Athletic Clubeko Lagunarteko Elkartearen saria jaso zuen.

Zurigorrien hasiera oso ona izan zen eta Juan Luis Fuentesen taldeak korner ugari atera zuen eta arriskua Saritaren ate ondoan ibili zen. 3. Minutuan, baloia langetara bukatu zen eta 18. Minutuan aukera Irenek izan zuen. Apurka apurka  zurigorrien nagusitasuna bukatu zen eta  ez zen gol aukerarik egon. Azken minutuan, Erikaren presiotik lehendabiziko gola heldu zen, baloia hartu eta pasea Nekanek aprobetxatu zuen.

Bigarren zatian partida irekiagoa egon zen eta 53. Minutuan, Erikaren jaurtiketa Saritak gelditu zuen sekulako geldiketa egiten. Sei minutu geroxeago, Eunatek esker albotik eridatu zuen eta Nekanek, buruz, lortu zuen bigarren gola. Korner batean hirugarrena heldu zen, ibarrak atera zuen eta Lizasok ez zuen huts egin.

Babesleak

Bizkaialde Bizkaialde
Bizkaialde
  • 660740877(Asier)
  • 649836448(Ziortza) 
  • Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.
Norberaren eta hirugarrenen cookie-ak erabiltzen ditugu gure zerbitzuak aztertzeko eta zure nabigazio ohituretatik sortutako profilean oinarritutako zure lehentasunekin lotutako publizitatea erakusteko (bisitatutako orriak, adibidez).