Jolasetak Terrassa konkistatu nahi du

22 Otsaila 2017

RC Jolasetako bi talde Seniorrak Terrasara joango dira asteburu honetan. CD Terrasako neskek 12:30etan jokatuko dute eta mutilek ordu bete lehenago.

CD TERRASA - RC JOLASETA. IGANDEZ, 12:30ETAN.

EMAKUMEZKO OHOREZKO MAILA. BELAR HOCKEYA.

 

Emakumezkoen Belar Hockeyko Rc Jolaseta taldeak Emakumezko Ohorezko Mailako jardunaldi berri bat jokatuko du igande honetan Cd Terrasaren aurka. Kataluniarrak sailkapenaren erdialdean daude eta joaneko partiduan 2-1 irabazi zuten bizkaitarrek.

 

Getxotarrek pasa den asteburuan Errealaren aurka lorturiko berdinketarekin harturiko zapore gazi gozoari buelta eman nahi diote eta irabaztea izango dute helburu.

 

 

 

VALLÉS ESPORTIU – RC JOLASETA, IGANDEA 12:00 ETAN

GIZONEZKOEN OHOREZKO B MAILA.

Asteburu honetan Gizonezkoen Ohorezko B maila bueltatuko  da berriz ere neguko geldialdiaren ostean. RC Jolasetak Atletic Terrasaren  instalazioetan jokatuko du Vallés Esportiuren aurka. Partidua Igandean ospatuko da 12:00etatik aurrera.

 

Joan Fitóren mutilak  partiduaren zailtasunaz jakitun dira. Joanekoan 2-1 irabazi zuten eta sailkapeneko hirugarren postuan daude. Getxotarrek maila ona erakutsi zuten joaneko partiduan eta irudi hori errepikatu nahiko dute.

 

Jolaseta quiere conquistar Terrassa este domingo

Babesleak

Bizkaialde Bizkaialde
Bizkaialde
  • 946 083 776
  • 649 15 61 51
  • Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.