Jolasetak Terrassa konkistatu nahi du
22 Otsaila 2017
RC Jolasetako bi talde Seniorrak Terrasara joango dira asteburu honetan. CD Terrasako neskek 12:30etan jokatuko dute eta mutilek ordu bete lehenago.
CD TERRASA - RC JOLASETA. IGANDEZ, 12:30ETAN.
EMAKUMEZKO OHOREZKO MAILA. BELAR HOCKEYA.
Emakumezkoen Belar Hockeyko Rc Jolaseta taldeak Emakumezko Ohorezko Mailako jardunaldi berri bat jokatuko du igande honetan Cd Terrasaren aurka. Kataluniarrak sailkapenaren erdialdean daude eta joaneko partiduan 2-1 irabazi zuten bizkaitarrek.
Getxotarrek pasa den asteburuan Errealaren aurka lorturiko berdinketarekin harturiko zapore gazi gozoari buelta eman nahi diote eta irabaztea izango dute helburu.
VALLÉS ESPORTIU – RC JOLASETA, IGANDEA 12:00 ETAN
GIZONEZKOEN OHOREZKO B MAILA.
Asteburu honetan Gizonezkoen Ohorezko B maila bueltatuko da berriz ere neguko geldialdiaren ostean. RC Jolasetak Atletic Terrasaren instalazioetan jokatuko du Vallés Esportiuren aurka. Partidua Igandean ospatuko da 12:00etatik aurrera.
Joan Fitóren mutilak partiduaren zailtasunaz jakitun dira. Joanekoan 2-1 irabazi zuten eta sailkapeneko hirugarren postuan daude. Getxotarrek maila ona erakutsi zuten joaneko partiduan eta irudi hori errepikatu nahiko dute.
