Jolasetak aurpegia eman du baina gol bateko aldearekin galdu eta gero agur esan dio Kopari.

20 Martxoa 2017

Baja garrantzitsuak izan arren,besteak beste Rocio Ybarrarena, talde getxotarrak partidua berdinketa hausteko “shoot outs”etara eramateko aukerak izan ditu.

RC POLO 1-0 RC JOLASETA

ERREGINAREN KOPAKO FINAL LAURDENAK

 

RC Jolasetako emakumezkoen taldeak 1-0 galdu du Erreginaren Kopako final laurdenetan San Cugat del Vallesen ospatutako Erreginaren Kopan. Getxotarrek Rocio Ybarra Espainiar Selekzioko kapitainaren azken orduko baja garrantzitsua izan dute eta ala eta guztiz ere aurpegia eman dute eta berdinketa behartzeko aukeran izan dira. Partiduko azken uneetan gol bat baliogabetu diete.

 

RC Poloren aurkako norgehiagoka atzetik hasi dute bizkaitarrek 1-0. Kataluniarrak hobeto irten dira eta Olalla Piñerok lehendabiziko gola sartu du Bartzelonakoentzat. Gainontzeko hiru laurdenetan partidua berdindu egin da joko eta aukera aldetik eta Bizkaitarrek zenbait arrisku bere gain hartu dituzte. Berdinketa lortzetik hurbil egon dira.

 

Partidu honetarako RC Jolasetak baja nabarmenak izan ditu, adibidez RocioYbarra jokatuezinik geratu da gastroenteritis bat dela eta. Horrez gain Regina Gandarias, Lauren Turner, Virginia Lorenzatti eta Antonella Bruni ere jokatu ezinik egon dira, azken hauek arautegiarengandik. Baja hauen erruz Maria Lopez de Eguilaz atezainak zelaiko jokalari bezala jokatu behar izan du.

 

Orain hurrengo helburua datorren Igandean, Martxoak 26 Egararen aurka Terrasan eguerdiko 12:45etan jokatuko duten partidua irabaztea izango da. Egara laugarren da sailkapenean. Bizkaitarrek jaitsiera postuetatik aldentzea eta lasaitasun postuak eskuratzea izango dute helburu.

Babesleak

Bizkaialde Bizkaialde
Bizkaialde
  • 946 083 776
  • 649 15 61 51
  • Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.
Norberaren eta hirugarrenen cookie-ak erabiltzen ditugu gure zerbitzuak aztertzeko eta zure nabigazio ohituretatik sortutako profilean oinarritutako zure lehentasunekin lotutako publizitatea erakusteko (bisitatutako orriak, adibidez).