JOLASETAK DENBORALDIKO LEHEN GARAIPENA LORTU DU LINIA 22REN AURKA
30 Iraila 2018
Belar-hockeyko RC Jolasetaren gizonezkoek euren lehen garaipena Ohorezko Mailan lortu zuten pasa den igandean. Getxokoek 3-2 gailendu dira Linia 22ren aurka partidu oso lehiatu batean. Kaito Tanaka internazional japoniarra bi golekin eta Joaquín Puglisi batekin izan dira aurkari katalanen atea zulatzearen arduradunak.
