JOLASETAK SANSE COMPLUTENSE HARTUKO DU MENDEAN LEHENDABIZIKO JARDUNALDIAN

17 Iraila 2021

RC Jolaseta taldeak laugarren denboraldia hasiko du asteburu honetan hockeyan. Bizkaitarra Madrilera joango da igandean Sanse Complutense taldearen aurka jokatzeko, 13: 00etatik aurrera.

Pablo Fernandezek zuzenduko du taldea MGS Hockey ligan. Entrenatzaile argentinarrak eskarmentu handia du hockey munduan, bai Argentinan, bai Italian eta baita Espainian ere, bertan Atletico Donostia, SPV Complutense, Real Sociedad eta RC Jolaseta taldeetako entrenatzailea izan baita (2010-2011 denboraldian).

Klubak harrobiko jokalarien aldeko apustua egiten jarraitzen du. Dena den,  bi jokalari berri gehitu ditu bere jokoa indartzeko: Alvaro Negrete atezain kantabriarra (Club de Campotik etorritakoa) eta Thijmen Piket atzelaria (HGC Herbehereetatik dator).

"Ondo hastea eta jokoan zein sailkapenean aurrera egitea espero dugu", adierazi du Jolasetako entrenatzaileak. Igandean aurkari indartsu baten aurka jokatuko dute, baina Fernandez baikor agertu da: "Zapore onarekin hastea espero dugu, irudi ona eskainiz eta emaitzan islatzea. Hiru puntuak lortuko ditugulakoan gaude ", esan du.

 

 

Babesleak

Bizkaialde Bizkaialde
Bizkaialde
  • 660740877(Asier)
  • 649836448(Ziortza) 
  • Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.
Norberaren eta hirugarrenen cookie-ak erabiltzen ditugu gure zerbitzuak aztertzeko eta zure nabigazio ohituretatik sortutako profilean oinarritutako zure lehentasunekin lotutako publizitatea erakusteko (bisitatutako orriak, adibidez).