JUNIOR FC 6-1 RC JOLASETA
05 Martxoa 2017
Emakumezkoen belar hockey gaineko taldean porrot gogorra jaso zuen pasa den asteburuan Junior FC taldearen aurka 6-1. Getxotarrek aurreko asteetan erakutsitako mailatik urrun egon ziren.
Hirugarren laurdenera arte partiduan sartzeko aukerekin egon zen baina momentu horretan Bartzelonako taldeak 3-1ekoa sartu zuen, partida erabakita utziz. Datorren astean Club de Camporen aurka jokatuko dute Getxotarrek. Sailkapenean zortzigarren dago, Pozuelo eta Atletic Terrassari 7 puntu ateratzen dizkiolarik.
