Kopan jasotako muturrekotik altxatzeko unea ligan
24 Otsaila 2017
Pasa den zapatuan Elxen jasotako muturrekoa eta gero Ligaren ordua heldu da eta Zuazok laugarren postua defendatzen jarraitzeko erronka dauka larunbatean. Katalunian jokatuko dute Granollers taldearen aurka arratsaldeko 17:00etatik aurrera. Joanekoan 36-32 irabazi zuten bizkaitarrek. Aurkarik soilik 4 partidu irabazi dituzte baina Barakaldokoak ez dira konfiatu behar. Lezio bikaina jaso zuten Elxen horri buruz.
Aurkari zaila da, batez ere bere zelaian. Granollersek Elxek baino baliabide gehiago ditu bai erasoan eta bai defentsan, eta horrez gain, esperientzia handiko jokalariak ditu. Judith Vizuete da erasoan kataluniarrek duten ordezkari arriskutsuenetariko bat. Orain hilabete batzuk laura Steinbach fitxatu zuten. Akemaniarra iaz Zuazon egon zen eta Granollersekin jokatu dituen hiru partidetan garaipena eskuratu dute.Iaz MVP-a izan zen eta taldeari asko lagundu dio bere etorrerak.Zuazok Ohiane Manriqueren baja izango du eta laugarren postu horretatik ez jaistea bilatuko du. Denboraldiko helburua hirugarren edo bigarren postua lortzea izango da. Momentu honetan, postu horiek Rocasa eta Atletico Guardes taldeen esku daude urrenez urren.
Loterias Ligako hamaseigarren jardunaldia
KH-7 BM Granollers-Prosetecnisa Zuazo
Larunbata, Otsailak 25, 17:00etan.
