Laugarren postuan finkatzeko aurkari zuzen bati bisita

20 Apirila 2017

Aste santuko geldialdia eta gero, eta datorren asteko Erreginaren Koparengandik emango den beste geldialdiaren aurretik, Prosetecnisa Zuazok berriz ere lehiatzeari ekingo dio larunbat honetan. Oraingoan Godoy Maceira Porriñoren aurka jokatuko du etxetik kanpo 18:00etatik aurrera. Galiziarrak seigarren postuan dira 25 punturekin, Zuazok baino lau gutxiago. Porriñon jokatu eta gero lau jardunaldi baino ez dira geratuko aurretik eta Europako postuak lortzeko borroka soilik Rincon Fertilidad Malagara murriztuko litzateke.

Talde galiziarrak bigarren itzulian bere prestazioak jaitsi ditu. Etxean jokaturiko azken partiduan berdinketa baino ez zuten lortu azken-aurreko postuan sailkaturik dagoen Cleba León taldearen aurka. Dena dela Godoy Maceira Porriñok bertute asko ditu bere jokoan. Zuazok bere defentsa lan ildoarekin jarraitu behar dute arrakasta aukerak izateko. Talde Bizkaitarrak Lasesarren entrenatuko du arratsalde honetan eta larunbat goizean Galiziara abiatuko da arratsaldez jokatzeko.

 

Loterias Ligako 22. Jardunaldia

Godoy Maceira Porriño-Prosetecnisa Zuazo (Porriño Udal Kiroldegia)

larunbata, Apirilak 22 18:00etan.

 

Babesleak

Bizkaialde Bizkaialde
Bizkaialde
  • 660740877(Asier)
  • 649836448(Ziortza) 
  • Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.
Norberaren eta hirugarrenen cookie-ak erabiltzen ditugu gure zerbitzuak aztertzeko eta zure nabigazio ohituretatik sortutako profilean oinarritutako zure lehentasunekin lotutako publizitatea erakusteko (bisitatutako orriak, adibidez).