Leioa WLB liderraren visita jasoko du etxean
28 Urria 2016
Leioarrek AE Santa Eulalia liderra hartuko du etxean, lehen jardunaldiko partida “in etxemis” galdu eta gero.
Lehen mailako emakumezkoen liga Leioara dator bueltan. Leioa WLB taldeak AE Santa Eulalia talde igo berri kataluniarra jasoko du. Kataluniarrak lehen postuan daude lehen jardunaldia eta gero. Askartza Guneko partida larunbatean izango da 18:00etan.
Leioarrek etxean jokatzen duten lehen partida izango da, Waterpolo 98´02 taldearen aurkako partida 13-12 galdu eta gero. Porrot honek sentsazio onak utzi zituen, izan ere txapelketa irabazteko faboritoari etxean aurre egiteko gai zirela erakustarazi zioten.

