Club Leioa Igeri Waterpolo

Taldea

Leioa Waterpolo taldea gaztea da, hamarkada bateko iraupena baitu, baina urtez urte hazi izan da, euskal waterpoloaren erreferentzi bilakatu den arte.

Egun, lau taldek osatzen dute: bi emakumezkoena eta beste bi gizonezkoena. Emakumezkoen lehen taldea, Euskal Herriko Ligan, 2006-7 eta 2008-9 denboraldietan, txapelduna izan zen eta, Espainiko Ligan txapeldun ordea suertatu zen aurreko denboraldian. Aurtengo denboraldian, Espainiko Lehen Dibisioan jokatuko du. Emakumezkoen bigarren taldeak Euskal Herriko ligan jokatuko du aurten, baita ere.

Gizonezkoen talde biak, Euskal Herriko Lehen eta Bigarren ligan jokatzen dute. Bestetik, ahaztu behar ezin ditugu talde txikiak, emakumezkoen gazteak eta gizonezkoen kadeteak, Euskal Herriko Ligan jokatzen dutenak. Haurrak ere talde misto bat osatzen dute eta Bizkaiko ligan jokatzen dute. Hala ere, aipatu beharra dago sortu berri den eskola, non etorkizunerako kirolariak prestatzen diren, non egunero 40 umek, neska eta mutilen artean, ikasten duten.

Leioa Waterpoloko taldeak Sakonetako udal igerilekuan prestatzen eta lehiatzen dira. Hala ere, emakumezkoen lehen taldea Eskartzako igerilekura joan da. Bertan, Espainiako Liga partidak jokatzen dira, Sakonetako igerilekuaren neurriak ez baitira egokiak Espainia mailako lehiketak jokatzeko eta.

Espainiako Ligako Emakumezkoen taldea

Leioa Waterpolo taldeak berrikuntza eta erronka nabariak somatu ditu aurtengo denboraldian. Hauen artean, taldea Espainiako lehen Dibisioan mantentzea dugu. Lehen aldia da talde bizkaitar bat horren maila gorenetara heltzen dela.

Xede honekin, azken urteotako lanari jarraipena ematea erabaki du taldeak. Lan honen ondorioz, taldea emakumezkoen waterpoloko elitera heldu da. Harrobian oinarritutako filosofiarekin, taldeko jokalari gehienak klubeko behe mailetako taldeetatik etorriak dira, Leioa Waterpolo taldea kirol honetako handienen artean, bere tokiaren bila dabil. Bide batez, Leioa taldeak Euskal Herriko emakumezkoen waterpoloan erreferentzi izan nahi du. Horretarako inguru hurbilean dauden jokalari onenak bildu eta estatu mailako waterpoloan protagonista izatea eta azken urteetan kirol honek Euskal Herrian izan duen bilakaera islatu nahi du.

Entrenatzaile lanetan Jon Lopezek jarraitzen du, azken bost urteetan bera izan baita gidari. Entrenatzaile bilbotarrerekin, Ruben Castro dugu talde teknikoaren partaide eta Estibaliz Amesti, taldearen prestakuntza fisikoaren arduraduna izango da.

Igerilekuan, aurreko urtean igoera lortu zuten jokalari berberak jarraitzen dute, bost fitxaketa berriekin. Kirolari gazteak dira, proiekzio handikoak, eta hurbileko taldeetatik etorritakoak denak. Hauen artean, Bilboko Maristak, Leioako Askartza eta Kantabriako Santoña taldeetatik jaso dituenak, eta taldearen txandaketari bizia emango diotenak.

Albisteak

El Leioa WLB busca la quinta victoria consecutiva

08 Azaroa 2019

Las leioaztarras, líderes de Primera, buscarán ante el Horta (sábado, 17:00 horas en Askartza Gunea) la quinta victoria del curso. El Leioa WLB recibe este sábado al Horta barcelonés en la quinta jornada de la Primera División femenina. Las leioaztarras, invictas y en el liderato, buscarán la quinta victoria en...

Ikusi...

Leioa WLBren bolada ona apurtu du liderrak

20 Otsaila 2019

Leioarrek zazpi partidu zeramatzaten galdu gabe baina jardunaldi honetan Boadillak 16-10 irabazi die. Esku hutsik bueltatu da  talde bizkaitarra Boadillaren aurka galdu ondoren (16-10).   Esku hutsik bueltatu dira bizkaitarrak liderraren etxetik. Porrota jaso arren, partidu bikain egin zuten ia amaiera arte.   Etxeko taldea nagusi izan zen hasieratik, 4-1 aurreratuz. Atsedenaldirako ordea abantailak...

Ikusi...

Leioa WLB-k Marbellari irabazi dio eta hirugarren postuan da

22 Urtarrila 2019

Leioarrek 9-8 irabazi diote Marbellari eta inoizko emaitzik onenarekin amaitu dute lehen itzulia, hirugarren postuan sailkatua eta bost partidu jarraian porrotik jaso gabe. Leioarrek 9-8 irabazi diote Marbellari eta inoizko emaitzik onenarekin amaitu dute lehen itzulia. 19 punturekin hirugarren postuan daude sailkatuta. Partidua hasieran berdintasuna izan zen nagusi baina atsedenaldira...

Ikusi...

Garaipen garrantzitsua lortu du Leioa WLB-k

18 Abendua 2018

Leioarrek CN Cuatro Caminosi 10-6 irabazi diote gabon aurreko azken partiduan eta laugarren postuan bukatu dute urtea. Leioa WLBk hiru puntu garrantzitsu lortu ditu Cuatro Caminos talde madrildarraren aurka 10-6. Atsedenaldirako abantaila polita lortu zuten 6-1.   Leioarrek partidua jokoan nagusi zirela hasi zuten baina madrildarrek ondo eutsi zioten etxekoen erasoei eta...

Ikusi...

Etxean sendotasuna erakutsi nahi du Leioa WLB-k

12 Abendua 2018

Leioarrek CN Cuatro Caminos hartuko dute etxean larunbat honetan 18:00etatik aurrera, garaipena lortu eta goiko postuetara hurbiltzeko helburuarekin. Askartza ikastetxeko igerilekuan elkartuko dira Leioa WLB eta CN Cuatro Caminos larunbat honetan Emakumezkoen Lehen Nazional Mailako zazpigarren jardunaldian.   Leioa laugarren postuan dago eta Cuatro Caminosek garaipen bakarra lortu du orain arte, bere...

Ikusi...

Irabazteko beharra dauka Leioa WLB-k derbian

22 Azaroa 2018

Leioarrek Waterpolo 98´02 talde nafarra  izango dute aurkari (larunbata, 18:00etan). Azken porrotak jasan eta gero irabazteko beharra dute bizkaitarrek. Bizkaitarrak eta Nafarrak irabazteko gogoz lehiatuko dira larunbatean beraien azken partiduak galdu ondoren.   Leioak joko ona erakutsi du azken jardunaldietan baina sailkapeneko lehen bi sailkatuak izan ditu aurrean, Boadilla eta Catalunya urrenez...

Ikusi...

Azken jardunaldia festa handi bat izan da Leioa WLB taldearentzat

03 Maiatza 2018

Leioarrak 12-8 irabazi dute Waterpolo 98´02 nafarren aurkako derbia eta agur esan diote Lehen mailako denboraldiari. Partidu hasieran taldeko 26 jokalariak “Nik ere sinesten dizut” lemapean kantxaratu ziren eta eguna laugarren postuaren ospakizunekin bukatu zuten. Ezin hobeto bukatu zuen Leioa WLB taldeak denboraldia.  Cuatro Caminosen porrotaren ondoren, laugarren postua lortzeko...

Ikusi...

Leioa WLBk derbi batekin eman dio amaiera denboraldiari

26 Apirila 2018

Leioarrak Waterpolo 98´02 jasoko du denboraldiko azken partidua, laugarren postua jokoan dutela. Historiako bigarren sailkapenik onena izango zen. Larunbat honetan Leioa WLB taldeak Waterpolo 98´02 talde nafarra jasoko du Askartza Gunean, 16:30etatik aurrera Lehen Mailako azken jardunaldian. Asko dute jokoan bizkaitarrek eta seguru zaletuen babesa izango dutela. Leioak laugarren postua dute...

Ikusi...

Leioa WLB taldeak berdinketa lortu du azken segundoan

18 Apirila 2018

Leioarrek puntu bat jaso dute CN Cuatro Caminosi eginiko bisitan eta laugarren postuagatik lehiatuko dira ligako azken jardunaldian. 8-8 berdindu dute Leioa WLB eta Cuatro Caminos taldeek Marta Jaime Leioarrak azken segundoan sartutako golari esker. Gol honi esker talde biek berdinduta jarraitzen dute eta azken jardunaldian erabakiko dute laugarren postua...

Ikusi...

Lan asko egin behar izan du Leioa WLB-k AESEren aurka

10 Apirila 2018

Leioarrek 10-7 irabazi diote talde kataluniarrari partidu trabatu batean eta azken 18 puntuetatik 15 lortu dituzte. AESEren aurka lan bikaina egin dute leioarrek, naiz eta azken partiduetako joko ona ez erakutsi, garaipena lortu zuten. Pazientzia eta ekinaren ekinez hiru puntuak bereganatu zituzten.   Partidu hasieran Leioa hotz hasi zen. Aurkarien atera apenas...

Ikusi...

Ezustekoa eman du beste behin Leioa WLB taldeak

12 Martxoa 2018

Leioarrek 14-13 irabazi diote Boadillari eta ezustekoa eman dute berriz ere, oraingoan hirugarren sailkatuaren aurka. Joko momentu ezin hobean aurkitzen dira bizkaitarrak. Leioa WLB taldeak Askartza Guneko igerilekua bikain defenditu du berriz ere. Orain 14 egun liderrak bere partidua galdu bazuen, oraingoan Boadillakoak esku hutsik joan ziren 27 tanto eta...

Ikusi...

Boadilla jasoko du Leioa WLB taldeak

07 Martxoa 2018

Leioarrak larunbat honetan (17:00etan) bukatuko dute lehen,bigarren eta hirugarren postuko taldeen aurka jarraian jokatutako azken partidua. Boadilla hirugarren postuan dago, bizkaitarrek aurretik. Leioa WLB taldeak CN Boadilla jasoko du etxean  larunbat honetan. Bizkaitarrak bi partidu zail jolastetik datoz, Vatalunya eta Concepción taldeen aurka, garaipena eta porrota jaso zutelarik urrenez urren. Egutegiko...

Ikusi...

Leioa WLB, dena ematera liderraren aurka

23 Otsaila 2018

Leioarrek CN Catalunya jasoko dute etxean, porrotik jaso ez duen lehen mailako liderra. Sailkapeneko goiko postuak estutze a dute helburu. Leioa WLB taldeak Catalunya jasoko du etxean larunbat honetan 18:45etatik aurrera. Bizkaitarrek ezustekoa eman nahi dute eta aurkarien lehendabiziko porrota sortu. Leioak zaletuen berotasuna eta bere mailarik onena beharko du liderrari...

Ikusi...

Leioa WLB taldeak Elx jasoko du etxean

01 Otsaila 2018

Azken postuan daude Elxtarrak eta lehendabiziko aldiz etorriko dira Leioara. Leioa WLB taldeak CW Elx taldea jasoko du etxean larunbat honetan 18:00etatik aurrera. Alacantekoek lehendabizikoz daude maila gorenean eta sailkapeneko azken postuan daude punturik gabe. Bizkaitarrek aukera ona izango dute hiru puntuak lortu eta sailkapenean gora egiten jarraitzeko.   Leioako taldeak berdinketa...

Ikusi...

Lehen itzulia isteko derbia

17 Urtarrila 2018

Leioa WLB-k Waterpolo 98´02ren aurkako derbiarekin itxiko du lehen itzulia. UPNA-n dagoen arazo baten ondorioz, partidu hau Amayaren igerilekuan jokatuko da. Talde biak berdinduta daude sailkapenean eta aukera hau baliatu nahi dute sailkapenaren goikaldera hurbiltzeko. Leioarrek eta Iruindarrek lehen mailako lehen itzulia itxiko dute larunbat honetan 18:30etatik aurrera Amayako igerilekuan....

Ikusi...

Leioa WLB-k etxean galdu du Cuatro Caminosen aurka

16 Urtarrila 2018

Laeioarrek garesti ordaindu dute hasiera txarra eta eraginkortasun eza eta 8-11 galdu dute Cuatro Caminos on baten aurka. Leioa WLB taldeak 8-11 galdu du CN Cuatro Caminos talde madrildarraren aurka, Emakumezkoen lehen mailako zortzigarren jardunaldian. Talde biek ez zuten hutsik egin eta partidu erakargarria jokatu zuten. Madrildarrak nagusi izan ziren,...

Ikusi...

Leioa WLB taldeak garaipena lortu du

19 Abendua 2017

Leioarrek 8-10 irabazi zioten AESE taldeari, hasieratik nagusitasuna erakutsi zutelarik, nahiz eta momentu batzuetan zaildu. Leioa WLB taldeak garaipena lortu zuen hiru jardunaldiren ondoren. Maila honetako igerilekurik zailenetarikoa bisitatu zuten eta hasieratik nagusi izan ziren.   Bizkaitarrak Kataluniakoak baino hobeto aritu zien, lehen laurdenean 2-4 aurreratu zirelarik.   Bigarren laurdenean AESE-k aldaketa taktikoak burutu...

Ikusi...

Leioa WLB-k liderraren aurka galdu du

28 Azaroa 2017

Leioarrak porrot argia jaso dute (14-9) CN Boadillaren aurka. Lidertza geroz eta urrunago duten bizkaitarrek. Hirugarren porrota jarraian jasan du Leioa WLB taldeak, oraingo honetan CN Boadrillaren aurka Madrilen. Etxeko taldea bizkaitarren hasiera kaxkarraz probestu zen hiru puntuak bereganatzeko. Leioa hotz irten zen 86. Urteko Mundialeko pistara eta garesti ordaindu zuen....

Ikusi...

Partiduaren azken zatian egin dio ihes garaipenak beste behin, Leioa WLB taldeari

20 Azaroa 2017

Leioarren 6-7 galdu dute Ar Concepción taldearen aurka. Polemikazko jokaldi bat erabakigarria izan da azken minutuetan. Bigarrenez jarraian galdu du Leioa WLB taldeak AR Concepción-Ciudad Lineal taldearen aurka. Azken jokaldietan ihes egin zion garaipenak.   Partidua etxeko taldearen nagusitasunarekin hasi zen,2-0. Bizkaitarrek nahi zuten eremura eraman zuten partidua.   Bigarren laurdenean partidua zikintzen hasi...

Ikusi...

Leioa WLB-k Concepción talde Madrildarra jasoko du

16 Azaroa 2017

Leioarrek Madrildarren aurka jokatuko dute, intentsitate handia aurreikusten den partiduan. Liga hasiera honetan zentzazio onak erakutsi dituzte bi taldeek. Leioak Concepción talde madrildarra jasoko du Askartza Gunean (Larunbata,18:00etan). Talde biek maila bikaina erakutsi dute liga hasiera honetan eta ez dute mugarik jarri nahi beraien helburuetan. AR Concepción igoera lortzeko hautagai nagusienetarikoa...

Ikusi...

Leioa WLB-k azken unean galdu du Catalunyaren aurka

07 Azaroa 2017

Ia partidu osoan zehar aurretik joan ziren Leioarrak, baina azken minutuetan bi puntuko errenta galdu ostean CN Catalunya nagusitu zen 14-13. Leioa WLB taldeak 14-13 galdu zuen Catalunyaren aurka, lehen mailako hirugarren jardunaldian. Partidu ona espero zen, erakargarria, eta talde biek ez zuten hutsik egin. Zaletuek partidu bikainaz gozatzeko...

Ikusi...

Leioa WLB taldeak ezin izan dio liderrari irabazi denboraldiko azken partiduan.

27 Apirila 2017

Nahiz eta partidu ona egin, 9-4 galdu dute Dant Feliuren aurka eta bosgarren postuan bukatu dute. Leioa WLB taldeak Sant Feliu taldearen aurkako porrotarekin esan dio agur denboraldiari. Talde honek ez du partidurik galdu. Leioarrek partidu bikaina jokatu zuten atsedenaldira arte, baina bigarren zatiko punteria eza garesti ordaindu zuten. Dena...

Ikusi...

Leioa WLB taldeak liderraren etxean esango dio agur denboraldiari

21 Apirila 2017

Leioarrak Bartzelonara joango dira Sant Feliuren aurka jokatzeko ligako azken partiduan. Bizkaitarrak azken lau partiduak irabaztetik datoz. Leioa WLB taldeak CN Sant Feliuren aurka jokatuko du Kataluniako lurretan larunbat honetan (16:30etan, ordutegi bateratua). Talde biak momentu bikainean aurkitzen dira, kataluniarrak ez dute porrotik jaso denboraldi osoan eta Bizkaitarrak bere azken...

Ikusi...

Leioa WLBk Cuatro Caminosi irabazi dio eta bolada onean jarraitzen du.

12 Apirila 2017

Leioarrek garaipen handi batekin itxi dute denboraldia etxeko partiduei dagokienean. Laugarren garaipena jarraian eta joko bikaina erakutsita. Leioa WLB taldea maila handia erakusten ari da Lehen Mailako amaiera honetan. Leioarrek 14-10 irabazi diote Cuatro Caminosi erakustaldia emanez eta laugarren garaipena jarrian lortuz. Partidu honekin etxean jokatu beharreko partida guztiak...

Ikusi...

Leioa WLB taldeak denboraldi honetan etxean jokatuko duen azken partidua du asteburu honetan

07 Apirila 2017

Igoera lortzeko lanean dabilen Cuatro Caminos Madrildarren aurka jokatuko dute Bizkaitarrek eta pasa den astean egin bezala, hiru puntuak etxera ekartzen saiatuko dira. Leioa WLB taldeak Cuatro Caminos taldea jasoko du etxean larunbatean (16:30ean ordutegi bateratua), Emakumezkoen lehen mailako azken aurreko jardunaldian. Leioarrek etxean jokatuko duten azken partidua izango da.   Aurreko...

Ikusi...

Leioa WLB taldeak bolada onean dagoen Encinas jasoko du

30 Martxoa 2017

Bi garaipen jarraian eskuratu eta gero, Leioarrek Encinas jasoko dute etxean. Madrildarrak zazpi garaipen jarraian lortzetik datos eta sailkapenaren bigarren postuan daude. Larunbat honetan Leioa WLB taldeak Encinas Villalkor hartuko du etxean arratsaldeko 17:00etatik aurrera. Leioarrak jokatutako azken 12 puntuetatik 9 eskuratu dituzte eta badirudi 2017an etxetik kanpo jasandako bolada...

Ikusi...

Leioa WLB taldeak etxetik kanpo ere irabazten du

27 Martxoa 2017

Leioarrek, defentsa ia perfektu batekin CN Boadillari 6-9 irabazi diote Madrilen eta etxetik kanpoko partidetan konfiantza berreskuratu dute. Leioarrek 2016 amaieratik etxetik kanpo partidurik irabazi gabe zeuden. Hiru puntuekin itzuli da Leioa WLB CN Boadillari irabazi eta gero. Etxetik kanpo puntu askok ihes egin die denboraldi honetan eta garaipen horrek...

Ikusi...

Leioa WLB taldeak ligari ekingo dio berriz ere Madrilen

24 Martxoa 2017

Leioarrek Boadrilla Madrildarren aurka jokatuko dute garaipena lortzeko helburuarekin. Igoera ezinezkoa dela ikusirik, soiko postuetara hurbiltzea dute helburu. Leioa WLB taldeak CN Boadilla izango du aurkari larunbat honetan arratsaldeko 15:30etatik aurrera. Lau partidu geratzen dira aurretik eta Bizkaitarren helburua sailkapenean ahalik eta goren geratzea izango da, pasa den denboraldian Klubak...

Ikusi...

Leioa WLB taldeak Marbella jasoko du etxean

09 Martxoa 2017

Leioarrek etxean zentzazio onak berreskuratzea bilatzen du. Etxean erosoago daude eta soilik partidu bat galdu dute denboraldi osoan. Leioa WLB taldeak Marbella jasoko du etxean larunbat honetan 18:00etatik aurrera. Bizkaitarrek etxetik kanpo jokatutako partidu kaxkarrek utzitako zentzazioei buelta eman nahi die eta horretarako etxean jokatzea ondo datorkie, izan ere soilik...

Ikusi...

Leioa WLB etxetik kanpo punturik lortu ezinik

08 Martxoa 2017

Leioarrek 13-11 galdu dute Horta talde Kataluniarrari eginiko visitan. Defentsan erakutsitako ahuleziak bizkaitarren aukerak zapuztu zituen berriz ere. Porrot honekin igoera postuetatik asko aldendu dira. Leioa WLB esku hutsik etorri da Bartzelonatik eta etxetik kanpo punturik lortu gabe jarraitzen du 2017an. Urte honetan 21 puntu posibletik 4 baino ez ditu...

Ikusi...

Leioa WLB taldeak 2017ko lehen garaipena eskuratu du

28 Otsaila 2017

Leioarrek 9-6 irabazi zioten Rivasi eta 2017ko lehen denboraldia lortu zuten, azken bost partidak irabazi ezinik egon eta gero. Leioa WLB taldeak 9-6 irabazi zion Rivasi eta 2017 urteko lehen garaipena eskuratu zuten. Garaipen honi esker sailkapeneko goiko postuetan jarraitzen dute, azken bost partidetan hiru puntuak lortu ezinik egon eta...

Ikusi...

Leioa WLB puntu beharrean da eta azken sailkatua jasoko du etxean

22 Otsaila 2017

Leioarrek Rivas jasoko dute etxean eta azken bost partidetako bolada txarrari agur esan nahi diote. Irabaziz gero, 2017ko lehen garaipena izango litzateke. Leioa WLB taldeak Rivas Madrildarrak jasoko ditu etxean larunbat honetan 17:00etatik aurrera. Madrildarrak azken postuan daude. Leioarrak ez daude bolada onean, izan ere beraien azken garaipena 2016an jokaturiko...

Ikusi...

Galdu egin du Leioa WLB taldeak Santa Eulaliaren aurka

21 Otsaila 2017

Leioarrek 12-8 galdu dute Santa Eulaliaren aurka eta bigarren postua lortzea oso zail jarri zaie. Leioa WLB taldeak ezin izan dio Santa Eulaliari irabazi eta igoeragatik borrokatzeko postuetara ailegatzeko aukera ia guztiak galdu ditu.Bizkaitarrek defentsan eginiko erroreak garrantzia handia izan zuten.   Partidu hasieran etxeko taldea nagusi izan zen eta 3-1 jarri...

Ikusi...

Leioa WLB taldeak aurkari zuzen baten aurka jokatuko du, onenen artean kokatzeko aukera ezin hobea

17 Otsaila 2017

Leioarrek AESE Kataluniarren aurka jokatuko dute larunbat honetan 16:00etatik aurrera. Aurkari zuzenak dira kataluniarrak eta soilik hiru puntutara daude kokaturik. Leioa Waterpolok Bartzelonara egingo du bidaia Agrupació Esportiva Santa Eulalia taldearen aurka lehiatzeko.Talde kataluniarra Leioarren atzean da sailkapenean eta Leioari puntu bat lapurtu zion joaneko partiduan 10-10 berdindu eta gero....

Ikusi...

Asko kostatako berdinketa lortu du Leioa WLB taldeak derbian

06 Otsaila 2017

Leioarrek partiduko azken zatian berdindu dute Waterpolo 98´02 nafarren aurka eta oso puntu sufritu eta baliotsua lortu dute, hiru partidu jarraian galdu eta gero bolada txarrari agur esanez. Leioa WLB eta Waterpolo 98´02 taldeek berdinketa lortu zuten Askartza Guneko igerilekuetan jokaturiko derbi ikusgarrian. Partiduak oso momentu onak izan zituen, harmailetan...

Ikusi...

Leioa WLB urteko garaipenaren bila derbian

03 Otsaila 2017

Leioarrek Waterpolo 98´02 talde nafarraren aurka jokatzen dute eta 2017ko lehen garaipena lortzea dute helburu, lehen hiru jardunaldiak galdu eta gero. Leioa WLB taldeak Waterpolo 98´02 talde Nafarra jasoko du larunbat honetan, 17:00etatik aurrera Askartza Gunean, azken hiru jardunaldietako bolada txarra apurtzeko asmoz. Pasa den astean liderraren aurka erakutsitako hobekuntza eta...

Ikusi...

Leioak ezin izan dio liderrari irabazi

30 Urtarrila 2017

Sant Feliu talde onegia izan da Leioakoentzat. Kataluniarrak nagusi izan arren irudi ona eskeini dute bere zaletuen aurrean. CN Sant Feliuk 2-9 irabazi dio Leioa Waterpolori. Kataluniarrek defentsa lan bikaina egin dute eta lidertzan egotearen zergatia erakutsi dute.

Ikusi...

Leioa WLB berriz ere eskuhutsik Madrildik

18 Urtarrila 2017

Leioarrek 11-9 galdu dute Cuatro Caminosen aurka, pasa den astean gertatu bezala. Leioa WLBk ez du ondo hasi 2017 urtea. 2016a bost jardunaldi jarraian galdu gabe bukatu eta gero, urte berrian oraindik garaipena ezagutu ezinik dabil.   Oraingoan 11-9 galdu zuten Cuatro Caminosen aurka, defentsako biguntasuna garesti ordainduz. Partiduko lehen laurdenean berdintasuna izan...

Ikusi...

Leioa WLB taldeak ezin izan du Madrilen irabazi.

10 Urtarrila 2017

Encinas Boadilla 13-9 nagusitu zaio Leioako taldeari eta Bizkaitarren bolada ona eten dute. Orain Lehen Mailako bosgarren postuan daude. Leioa WLB taldeak ezin izan du 2016ko azken txapan lorturiko bolada onari eutsi eta 12-9 galdu zuen Encinas Boadillaren aurka. Partidu hasiera kaxkarra egin zuten, defentsan erraztasun asko emanez eta Madrildarrak...

Ikusi...

WLB Leioak laugarren garaipena lortu du

29 Azaroa 2016

Leioaztarrak 13-12 egin zuten CN Boadillaren aurka, laugarren garaipena lortuz abenduko etenaldia baino lehen.   Leioaztarrak hirugarren postua eskuratu dute sutan dagoen sailkapenean,  bost partida jarraian galdu gabe eta lau garaipenekin.  Aurrez hartu zituzten Leioaztarrak, CN Boadilla taldea,markagailuko azken emaitza  13- 12 utziz.   Partida gogorra jokatu zutena talde biak, borrokan ibili ziren...

Ikusi...

Leioa WLB taldeak hirugarren garaipena eskuratu du segidan Marbellan.

21 Azaroa 2016

Leioarrek 11-16 irabazi zieten andaluziarrei eta porrotik jaso gabe lau jardunaldi daramatzate, horietako azken hiruretan garaipenak lortuz. Hauei esker lehen mailan postuak igo dituzte. Leioa WLB hiru punturekin itzuli da Marbellatik 11-16 irabazi eta gero. Partidua talde bien defentsa arazoez markatua izan zen. Honi esker gol festa polita izan zen,...

Ikusi...

Leioa WLB Malagara doa hirugarren garaipenaren bila

18 Azaroa 2016

Leioarrek CW Marbella taldearen aurka jokatuko dute Torre del Mar-en, eta hirugarren garaipena segidan lortzea dute helburu (larunbata, 17:00etan). Leioa WLB Malagara doa asteburu honetan, lehen mailako azken postuan dagoen CW Marbellaren aurka jokatzeko. Leioarrak azken bi partidak irabazi dituzte eta bolada on oni jarraitzea izango dute helburu.   Denboraldiko desplazamendurik luzeena...

Ikusi...

Leioa WLB taldeak Hortari irabazi dio eta bigarren garaipena jarraian erdietsi du.

14 Azaroa 2016

Leioarrek 10-9 irabazi zieten Kataluniarrei, azken unera arte erabaki ez zen partida lehiatuan. Leioarrek 10-9 irabazi zieten Kataluniarrei, azken unera arte erabaki ez zen partida lehiatuan. Leioarrak markagailuan aurretik joan ziren denbora osoan nahiz eta oso partidu berdindua izan. Zazpigarren puntua eskuratu dute eta datorren asteburuan Marbellara joango dira. ...

Ikusi...

Leioa WLB, etxeko lehen garaipenaren bila

11 Azaroa 2016

Bizkaitarrek Horta taldea hartuko dute etxean larunbatean. Helburu bezala beste garaipen bat lortzea dute, etxeko lehena izango litzatekeena. Leioa WLBk UED Hortaren aurka jokatuko du larunbat honetan 18:00etan Askartza Gunean. Lehen bi jardunaldietako berdinketa eta porrotaren ondoren, Leioak lehen garaipena lortu zuen pasa den astean Rivasen. Orain Leioako taldeek bere...

Ikusi...

Leioa WLB taldeak denboraldiko lehen garaipena eskuratu du Rivasen.

07 Azaroa 2016

Leioako taldeak 8-11 irabazi du lehen bi jardunaldietan berdinketa eta porrot bat jaso ondoren. Leioa WLB taldeak 8-11 irabazi du Madrileko Rivas taldearen igerilekuan. Leioako taldea nagusi izan zen partidako alde guztietan , baina jokaldi batzuetan izandako asmatze urriaren ondorioz, azken unera arte asko sufritu zuten.   Partidako fitxa: http://www.rfen.es/publicacion/waterpolo/asp/ficha.asp?cod=16654  

Ikusi...

Babesleak

Bizkaialde Bizkaialde
Bizkaialde
  • 944423960
  • 944068785
  • Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.

Gune honek cookieak eta antzeko teknologiak erabiltzen ditu

Zure nabigatzailearen konfigurazioa aldatzen ez baduzu, horien erabilera onartzen duzu Gehiago jakin

Onartzen dut