Leioa WLB taldeak hirugarren garaipena eskuratu du segidan Marbellan.
21 Azaroa 2016
Leioarrek 11-16 irabazi zieten andaluziarrei eta porrotik jaso gabe lau jardunaldi daramatzate, horietako azken hiruretan garaipenak lortuz. Hauei esker lehen mailan postuak igo dituzte.
Leioa WLB hiru punturekin itzuli da Marbellatik 11-16 irabazi eta gero. Partidua talde bien defentsa arazoez markatua izan zen. Honi esker gol festa polita izan zen, guztira 27 gol egin zirelarik. Leioak lan asko egin zuen, defentsan serio arituz eta erasoan markagailuan aldea lortuz. Bigarren laurdeneko hasieran 1-5 ziren aurretik Bizkaitarrak.
Hurrengo astean etxean jokatuko dute berriz eta ordutegi arraroan jokatuko dute, izan ere Igandeko 13:15etan hasiko da partidua Boadillaren aurka.
Partiduaren fitxa: http://rfen.es/publicacion/waterpolo/asp/ficha.asp?cod=16672

