LIGA AMAIERA ZORAGARRIA

16 Iraila 2013

Larunbatean, Bermeon irabazle eta igandean Portugaleten bigarren. Ligan bigarren postua

Larunbatean, San Miguel ligako azken aurreko estropada bermeotarrek irabazi zuten eta “Bermeoko ikurrina” etxean gelditu zen. Bermeotarrak eta Hondarribiarrak lehia bizian ibili ziren lehen postuagatik borrokan, estropada zoragarria eskainiz. Azkenean, bermeotarrek irabazi zuten guztion poztasunerako.

Igandean, “Bandera El Corte Inglés” izan da 2013ko San Miguel  Ligako  azken estropada. Lehen hiru luzeetan Bermeotarrek bigarren postuagatik borrokatu dute Oriokin, baina hirugarren ziabogan oriotarrak trabatuta gelditu dira eta bermeotarrek aurrera egin dute. Azkenean estropadako bigarren postua lortu dute eta ligan ere bigarren amaitu dute.

Babesleak

Bizkaialde Bizkaialde
Bizkaialde
  • 946 083 776
  • Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.
Norberaren eta hirugarrenen cookie-ak erabiltzen ditugu gure zerbitzuak aztertzeko eta zure nabigazio ohituretatik sortutako profilean oinarritutako zure lehentasunekin lotutako publizitatea erakusteko (bisitatutako orriak, adibidez).