Ligako 10. jardunaldiaren atarikoa

16 Azaroa 2017

Hotel Gran Bilbao Prosetecnisa Zuazok garaipena lortu eta sentsazio onak berreskuratu nahi ditu larunbat honetan Muchoticket San Eularia “Puchi” taldearen aurka. Nahiz eta talde igo-berria izan, hiru puntu lortu ditu eta berari irabazteko lana gogotik egin behar dela erakustarazi dute.

Bere jokalarien artean Ana Ferrer, Campos edo Bonet aurkitzen dira.  Gure teknikoa den Juanjo Gonzalezen hitzetan, “defentsa irekia eta sakona dute eta erasoan oso azkarrak eta zuzenak dira, atearen aurrean oso eraginkorrak”.

Beraz, “ ezin gara erlaxatu”. Zuazo faboritoa izango da, eta egun berezia ospatuko dute, izan ere partiduaren aurretik klubeko maila ezberdinen aurkezpena burutuko dute (17:00etan). Irabaziz gero, dinamika positibo bat abiatzeko egoera perfektuan izango dira.

Liga Guerreras Iberdrolaren 10.jardunaldia. Lasesarre,Aza 18. 18:30etan.

Babesleak

Bizkaialde Bizkaialde
Bizkaialde
  • 660740877(Asier)
  • 649836448(Ziortza) 
  • Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.
Norberaren eta hirugarrenen cookie-ak erabiltzen ditugu gure zerbitzuak aztertzeko eta zure nabigazio ohituretatik sortutako profilean oinarritutako zure lehentasunekin lotutako publizitatea erakusteko (bisitatutako orriak, adibidez).