Ligako bigarren jardunaldiaren atarikoa

15 Iraila 2017

“Hotel Gran Bilbao – Prosetecnisa – Zuazo “ taldeak “Liga Guerreras Iberdrolaren” bigarren jardunaldia jokatuko du Aula taldearen aurka Valladoliden. Gaztelako taldea oso aurkari zaila izan da historikoki Barakaldarrentzat. Pasa den ostiralean jokatutako partidu onaren ondoren Juanjo Gonzalez entrenatzaileak ez du bere taldea erlaxatzerik nahi eta aste osoa asteburuan egindako erroreak hobetzeko entrenatzen aritu dira.

Zuazoko entrenatzaileak adierazi duenez, Valladolidekoak talde gazte, azkarra eta erasoan oso dinamikoa dira  nahiz eta urte honetan baja garrantzitsuak izan, besteak beste Arderius (Bera Bera) edo Zuazora etorritako Amaya Gonzalez. Baian Miguel Ande Peñak zuzentzen duen taldeak hobekuntza nabaria izan du defentsan.  Beraz goian egotea espero den taldea izango dute aurrean ezkerraldekoek eta irabazteko gogor egin beharko dute lan.

 

HGB Prosetecnisa Zuazo normaltasunez entrenatu da aste honetan eta larunbatean bertan egingo du Valladoliderako bidaia. Partidua 19:00etan hasiko da Huerta del Rey pabilioian. Entrenatzaileak ostiralean emango du jakitera hautatuen zerrenda.

Babesleak

Bizkaialde Bizkaialde
Bizkaialde
  • 660740877(Asier)
  • 649836448(Ziortza) 
  • Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.
Norberaren eta hirugarrenen cookie-ak erabiltzen ditugu gure zerbitzuak aztertzeko eta zure nabigazio ohituretatik sortutako profilean oinarritutako zure lehentasunekin lotutako publizitatea erakusteko (bisitatutako orriak, adibidez).