MAVI-ren aurka emandako irudi ona berrestera doaz Galizia aldera

19 Maiatza 2018

Porriño bisitatuko du bihar Zuazok (20:00etan Teledeporten) denboraldia ahalik eta hobeto bukatzeko helburuarekin.

Hotel Gran Bilbao Prosetecnisa Zuazok Iberdrola Guerreras Ligako 25.jardunaldia  jokatuko du Galizian. 20:00etan hasiko da partidua eta nahi dutenek Teledeporte katetik ikusteko aukera izango dute. Bizkaitarrek pasa den astean Mavi Nuevas Tecnologias taldearen aurka  emandako irudi ona berrestera doaz.

Denboraldia ez zuten oso ondo hasi baina pixkanaka erregulartasuna lortu dute. Partidu hasierak ondo burutzeak sailkapeneko talde indartsuenen aurka aurpegia ematea ahalbidetu die.Horrela jokatuz gero ziur garaipena ekarriko dutela Barakaldora.

 

Zuazok hurrengo lau jokalarien bajak izango ditu: Oihane eta Vero Beristain lanagatik, Nerea Elicegi azterketengatik eta Giorgiera lesioagatik. Horrez gain, Aritz Alvarez Ainhoa Hernandezen egoera fisikoaren zain dago.Nazioarteko hegalekoak taldearekin bidaiatuko du, gaur arratsaldeko entrenamenduan parte hartzeko bakarrik bada ere.

Babesleak

Bizkaialde Bizkaialde
Bizkaialde
  • 660740877(Asier)
  • 649836448(Ziortza) 
  • Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.
Norberaren eta hirugarrenen cookie-ak erabiltzen ditugu gure zerbitzuak aztertzeko eta zure nabigazio ohituretatik sortutako profilean oinarritutako zure lehentasunekin lotutako publizitatea erakusteko (bisitatutako orriak, adibidez).