Mideba Extremadura vs Bidaideak Bilbao BSR

24 Martxoa 2017

Bidaideak Bilbao taldeari berriz ere Liga jokatzeko unea iritsi zaio.

Europako euforia eta ligako atsedenaldiaren ondoren, Bidaideak Bilbao BSR taldeak bigarren itzuliko hasiera txarrari buelta eman nahi dio.

Domingo Gilen jokalariek Extremadurako lurretara joango dira Midebaren aurka jokatzeko. Aurreko jardunaldian Arabako Zuzenak taldeari irabazi zioten. Garaipen horri esker beheko postuetako gainontzeko taldeekiko arnas pixka bat hartu ahal izan dute.

Lehen itzuliko partiduan Bidaideakek 73-56 irabazi zuen. Markagailuak azaltzen duena baino zailagoa izan zen partidua bizkaitarrentzat.

Midebak bi aurpegi berri izango ditu, Gustavo Villafañe (1 Klasea) eta Joel Gabas (4 Klasea). Jokalari hauek neguko merkatuan iritsi dira eta Jorge Borbaren taldeari kalitatean gora egitea ekarri diete.

Salvador Sandoval mexikarrak, Villafañe eta Jose Canorekin batera Extremadurakoen erasoko hirukotea osatzen du. Sandoval saskiratze gehien lortzen duen jokalaria da, 16 puntuko batez bestekoarekin. Erreboteetan ere erreferente nagusia da 9ko batez bestekoarekin. Joao Pedro Portugaldarra da Cabanillasekoek estatistika ataleko liderra.

Villafañeren etorrerarekin joko aukera ezberdinak dituzte orain. Argentinarrak kanpoko jaurtiketa ona izateaz gain, aulkiarekin duen kalitateari esker oso erraz iristen da aurkariaren eremura. Extremadurakoek, lehen fasean urrutiko jaurtiketekin baino ez ziren min egiten saiatzen. Saiakera horiei Sandoval edo Canok saski azpian zuten kalitatea batu behar zaio. Orain hegoamerikarraren etorrerarekin kontraerasorako aukera gehiago dituzte.

Hans Joakim eta Lilja Marten suediar jaurtitzaileek kalitatezko bikotea osatzen dute eta eguna badute gelditzeko oso zailak direla erakutsia dute.

Beraiekin batera Juan Luis Perez dago, normalean hasierako boskotean irten ohi da eta jokatzen dituen minutuetan defentsa lan bikaina egiten du.

 

Previa encuentro Bidaideak Bilbao BSR. Sábado 25 de marzo. Badajoz.

Babesleak

Bizkaialde Bizkaialde
Bizkaialde
  • 660740877(Asier)
  • 649836448(Ziortza) 
  • Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.
Norberaren eta hirugarrenen cookie-ak erabiltzen ditugu gure zerbitzuak aztertzeko eta zure nabigazio ohituretatik sortutako profilean oinarritutako zure lehentasunekin lotutako publizitatea erakusteko (bisitatutako orriak, adibidez).