Mireia Trias, 5. Espainiako Kopako hasieran
25 Martxoa 2019
Eibarko Hiria Sari Nagusiarekin eman zaio hasiera Espainiako Kopari. Hasiera bikaina izan dute Sopela Women´s Team taldeko kideek, Mirei Triasen 5. Postuarekin. Sailkapen honi esker 23 urtez azpiko Espainiako Kopan bigarren postuan dago.
Taldearen hurrengo lasterketa Espainiako Koparako puntuagarria izango den Almeriako Sari Nagusian izango dute, martxoaren 31an.
