Nekaneren golak eta garaipena

21 Iraila 2014

Athletic Clubeko emakumezkoen taldeak, 1-2 irabazi dio Rayo Vallecanori. Nekane zurigorrien golegilea izan da eta Rayoren Gola, Amaiak lortu zuen.

Rayo Vallecano: Alicia; Carreño, Catalá (min. 79, Laura), Amaia, Cristina (min. 61, Noelia), Patri (min. 73, Iris) , Saray, Jade, Natalia, Ale eta Marta.

Athletic Club: Ainhoa; Irene, Lizaso, Nekane (min. 69, E. Merino), Orueta, Iraia, Y. Corres (min. 46, I. Murua), Eunate, Izaskun, Erika (min. 89, Arene eta V. Gimbert (min. 90, Arranz).

Arbitroa: Ramón Gabasa Cortés; laguntzaileak: César Díaz Carrasco eta Saúl Plaza García.

Golak: 0-1, min. 7, Nekane; 1-1, min 36, Amaia; 1-2, min. 68, Nekane.

Bestelakoak: 300 ikusle.

Juan Luis Fuentesen taldea partidaren kontrola eramateko asmoz atera zen hasieratik eta lehendabiziko minutuak Athletic-arenak izan ziren. 5. Minutuan, Y. Corresek estraineko aukera izan zuen, baina bere jaurtiketa kanpora joan zen. Bi minutu beranduago Nekanek barneko pase bat aprobetxtu zuen lehendabiziko gola egiteko, Aliciaren aurrean agertu zen eta baloia atezainaren gainetik bidali zuen. Erikak aukera ona izan zuen bigarrena egiteko 14. minutuan, baina atezaina madrildarrak ez zuen huts egin.

Athletic-ren jabetza desagertu zen eta etxekoen aukerak heldu ziren: Aleren jaurtiketa kanpoa joan zen eta hurrengo aukeran Rayoren gola heldu zen: Sarayk falta bat atera zuen eta Amaiak, buruz, berdinketaren gola sinatu zuen.

Bana bukau zen lehenengo zatia eta bigarrenean parridaren pesoa Athleticek eraman zuen. Eskuin albotik lehenengo aukera heldu zen baina Izaskunen jaurtiketa Aliciak gelditi zuen. 60.minutuan, Erikaren pasea Catalák ikutu zuen eskuaz eta epaileak ez zuen penaltia adierazi nahi. Norgehiagoka irekita zegoen eta 68. minutuan Nekanek garai onean dagoela erakutsi zuen eta bigarren gola egin zuen. Athletic-ek bese bi aukera garbiak izan zituen garaipena sendotzeko, baina zurigorriek ez zuten asmatu Aliciaren aurrean. 80. minutuan, Eunatek baloia igo zuen eskuinetik eta erdiraketa Erikak jaso, baina jaurtiketa Aliciak gelditu zuen. Azken aukera I. Muruak izan zuen, Izaskunen erdiraketa batean. 

Babesleak

Bizkaialde Bizkaialde
Bizkaialde
  • 660740877(Asier)
  • 649836448(Ziortza) 
  • Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.
Norberaren eta hirugarrenen cookie-ak erabiltzen ditugu gure zerbitzuak aztertzeko eta zure nabigazio ohituretatik sortutako profilean oinarritutako zure lehentasunekin lotutako publizitatea erakusteko (bisitatutako orriak, adibidez).