Olatua aprobetxatzeko partidua

13 Apirila 2018

Zuazok Rincon Fertilidad Malaga taldeari egingo dio bisita Rocasari irabazitako partiduaren ondoren.

Rocasa liderrari irabazi  ondoren, Hotel Gran Bilbao-Prosetecnisa Zuazo taldeak beste partidu zail bat izango du asteburuan Malagako Rincón Fertilidad taldearen aurka. Partidua 19:30etan hasiko da Carranqueko Kirol Hirian. Andaluziarrak zazpigarren daude Zuazok baino puntu bat gutxiagorekin.

Zuazoko prestatzaileak denbora nahikoa izan du aurkaria aztertzeko. Denboraldi honetan europan aritu dira eta beraien maila larunbatero jokatzen duten taldeena baino altuagoa da.

Bizkaitarrek entrenamendua burutuko dute gaur arratsaldean Lasesarren eta bihar irtengo dira Malagarantz autobusez. Bidaia luze honek Zuazokoen fisikoan eragin dezake, Giorgia Marcio eta Ohiane Gil, azken hau lan arrazoiengandik, ez dira larunbateko partiduan izango.

Babesleak

Bizkaialde Bizkaialde
Bizkaialde
  • 660740877(Asier)
  • 606016311(Javier)
  • Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.