Ordizi R.E. 39 – 20 Gernika R.T.

23 Iraila 2014

Basurdeek ezin izan eben punturik ekarri Altamiratik, eta Goierrira joan zan taldean nabarmen ikusi zan Del Bosque, Olaeta, Lasa eta Fouldsen hutsunea. Basurdeek asko sufridu eben jokoaren fase estatikoetan, eta momentu batean be ez eben partiduko kontrola euki.

Jokoan hasi eta 10 minutura Muagututiak entsegua sartu eban —domekan amesgaiztoa izan zan basurdeentzat—, eta Krollek transformau. Baina ordiziarrak aurreratu arren, handik 8 minutura partidua bardindu eban Gernikak, Iñigo Olaetak entsegua sartu eta Fetak transformauta. Basurdeek asko sufriduten eben buztartzeetan, Vigoren kontra be pasau jakun moduan, baina galiziarren kontra bai lortu genduan gure alboko sakeetan edo baloia lehian egoanean abantaila ateratea, Ordizian ez, ostera. Jokoaren fase horreetan ikusi zan argien Lasa eta Foulds falta zirala. Eta, holan, hiru laurenekoai emoteko baloi argi barik, gorriak eta bi ikusi ebazan gure taldeak. Goierrikoek entsegu bi (bat, transformauta) eta zigor-kolpe bat sartu ebezan bitartean gure basurdeek zigor-kolpe bat bakarrik sartu eben atsedenaldira joan aurretik: 22-1 markagailuan. Astarloak eta Kemenek aldagelan akulua sartuta bueltau ziran basurdeak zelaira, markagailuari buelta emoteko gogoagaz. Eta Iñigo Olaetaren bigarren entseguagaz eta Fetak sartutako transformazinoagaz eta zigor-kolpeagaz 22-20 jarri ziran. Baina zazpi minutuko espejismoa izan zan, gernikarrek baloiaren jaubetza galdu eta Goierrikoek beste bi entsegu (transformauta) eta zigor-kolpe bat sartu ebezan-ta. Halan amaitu zan partidua: 39-20. Laburtzeko, Ordiziak fase estatikoetan erakutsi eban nagusitasunak eraginda basurdeek ez eben baloi argirik euki hiru laurenetan jokatzeko, eta, holan, gureak beti berandu ailegaten ziran baloia lehiatzeko faseetara. Datorren domekan, 12:00etan, Ohorezko Mailako liderra etorriko jaku Urbietara, Santboi, eta aurreko denporaldiko bigarren zatian be erakutsi euskuen kontuan hartu beharreko taldea zirala. Hori dala-ta, dei egiten deutsegu zale guztiai zelaira joan eta taldea animetako. Aupa basurde!! Egurre!!

mele gernikarugby taldea

Babesleak

Bizkaialde Bizkaialde
Bizkaialde
  • 944423960
  • 944068785
  • Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.
Norberaren eta hirugarrenen cookie-ak erabiltzen ditugu gure zerbitzuak aztertzeko eta zure nabigazio ohituretatik sortutako profilean oinarritutako zure lehentasunekin lotutako publizitatea erakusteko (bisitatutako orriak, adibidez).