Oscar Astarloa izango da Gernika Rugby Talderen entrenatzailea

13 Maiatza 2014

Denporaldia amaituta, taldeko arduradunak —eta hareen buru Joseba Olaeta kirol zuzendaria dagoala— 2014-2015 denporaldia prestatzen hasi dira. Eta hartu daben lehenengo erabagia izan da Oscar Astarloari emotea talde seniorreko entrenatzaile kargua, eta elorriotarrak onartu egin dau. Astarloagaz batera Kemen Goitiandia egongo da, bigarren entrenatzaile moduan, eta Eduardo Lekunberri be bai, prestatzaile fisiko legez.

Astarloa 1993.urtetik dabil gorengo mailako partiduak jokatzen. Urte horretan Getxo Rugby Taldeagaz debutau eban; gero, Frantziako errugbira joan zan, eta, handik bueltauta, Ordizia R.E., Bera-bera R. T. eta Gernika R.T. taldeakaz jokatu dau Ohorezko Mailan. Esan dogun legez, Frantzian be jokatu eban hainbat denporalditan: Donibane Lohitzuneko taldean eta Aviron Bayonnaisen. Eta azken talde horregaz bi denporalditan jokatu eban Frantziako errugbiko kategoria gorenean. Oscarren kurrikulumean, ganera, Euskadiko selekzinoagaz irabazi dabezan 6 txapelketa autonomikoak be badagoz, eta Munduko Txapelketa bitan be jokatu dau: 1999an, Wallesen, XVeko selekzinoagaz eta 2001ean, Mar del Platan, VIIko selekzinoagaz. Datorren denporaldirako aurrekoaren amaieran finkatu zan bidetik jarraitu gura dogu: gure taldea Ohorezko Mailan sendotzen jarraitu eta harrobiko gero eta jokalari gehiago erabiltea. Hori dala-ta, hurrengo denporaldirako aurtengo blokeari eustea erabagi dau zuzendaritzak. Halan, taldean daukaguzan jokalari garrantzitsuenek datorren urtean be gugaz egongo dira. Hurrengo denporaldian be Mathew Foulds, Mua Sala, Magunazelaia, Lasa, Iñigo Olaeta, Iker Olaeta, Astarloa, etab. basurdeen koloreakaz jokatzen ikusiko doguz. Oraindik be goiz da datorren denporaldirako helburuak markatzeko, baina 2014-2015ean be mailari eustea eta senior taldean sartuz doazen jokalari guztiek Ohorezko Mailan berme guztiakaz jokatzea gura dogu. astar2

Babesleak

Bizkaialde Bizkaialde
Bizkaialde
  • 660740877(Asier)
  • 649836448(Ziortza) 
  • Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.
Norberaren eta hirugarrenen cookie-ak erabiltzen ditugu gure zerbitzuak aztertzeko eta zure nabigazio ohituretatik sortutako profilean oinarritutako zure lehentasunekin lotutako publizitatea erakusteko (bisitatutako orriak, adibidez).