Partidu hasiera kaxkarra garesti ordaindu du Hotel Gran Bilbao-Zuazok

02 Maiatza 2018

Mecalia  Atletico Guardes taldeak garaipena lortu du Lasesarren 26-36 eta bizkaitarrei Europatik aldenduarazi die.

Hotel Gran Bilbaok 26-36 galdu du arratsalde honetan Mecalia Atletico Guardes taldearen aurka. Aritz Alvarezen taldeak hasiera kaxkarra izan du eta Europara sailkatzeko aukerarik gabe geratu da. Mavik Erreginaren kopan lorturiko garaipenari esker bosgarren sailkatuak ere Europan jokatzeko aukera izango du baina gaurko porrotaren ondorioz zazpigarren dira bizkaitarrak 25 punturekin, Aula Valladolid taldearekiko 6 puntura. 8 puntu daude oraindik jokoan.

Asteburu honetan Ibiza aldera joango dira Santa Eulaliaren aurka lehiatzeko. Rocasaren aurka eginiko partidu bikainaren ondorioz, Europako aukerak guztiak desagertu dira eta orain helburua denboraldia ahalik eta txukunen bukatzea da.

 

Fotos Zuazo-Guardés

Babesleak

Bizkaialde Bizkaialde
Bizkaialde
  • 660740877(Asier)
  • 649836448(Ziortza) 
  • Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.
Norberaren eta hirugarrenen cookie-ak erabiltzen ditugu gure zerbitzuak aztertzeko eta zure nabigazio ohituretatik sortutako profilean oinarritutako zure lehentasunekin lotutako publizitatea erakusteko (bisitatutako orriak, adibidez).