Club de Camporen laxokeria aprobetxatu nahi du Jolasetak
03 Urria 2017
Belar hockeyko RC Jolasetak Iberdrola Ligako hirugarren partidua jokatuko du Igande honetan (13:00etan) Madrilen, Club de Campo talde indartsuaren aurka.Egungo txapelduna da eta sailkapenaren buruan aurkitzen da. Bizkaitarrek partidu on bat egitea dute helburu, horrela denboraldiko lehendabiziko puntuak eskuratzeko.
“ Urteko desplazamendurik zailena dugu. Aurkari gogorrak dira baina asteko eta partiduko planteamendua ohikoa izango da: baloia dugunean ez kikiltzea, ordenatuak egotea, espazioak istea eta erasotu eta gure jokoa egiteari ez uztea, nahiz eta aurkariak gauzak zail jarri. Lehiatzea bilatuko dugu, gure bertsiorik onena erakutsi eta partidu on bat egiten saiatu”, adierazi zuen Guillermo Carnicer.
Nahiz eta RC Poloren aurkako partidua galdu, Getxotarrek zentzazio onak erakutsi zituzten. “ Porrotak atsekabetu egin bagintuen ere, nola lehiatu erakusteko balio behar digu, hori da garrantzitsuena” azaldu zuen RC Joalsetako entrenatzaile kataluiniarrak.
Aurkariari buruz hitz egiten, Carnicerrek, madrildarrek duten “taldetzarra” nabarmendu zuen, azken denboraldietako blokea mantentzen duelarik. “Aurten aldaketaren bat izan dute, María Lopez eta goiko jokalariren bat galdu dute, baina Europako txapelketan goleatzaile nagusia izan zen Begoña Garcia fitxatu dute. PC-eko arrastatzeetan espezialista den Rebecca Grotte ere taldean dute. Baliteke beraien estiloa eta identitate seinak pixak bat aldatzea” adierazi zuen talde getxotarreko entrenatzaileak.
GIZONEZKOEK PUNTUAK GEHITZEN JARRAITU NAHI DUTE SANTANDERREN
Ohorezko B mailan lehiatzen den gizonezkoen taldeak Sardineroren aurka jokatuko du bigarren jardunaldian. Partidua larunbatean izango da, 17:00etatik aurrera Santanderren, Bizkaitarren denboraldiko bigarren garaipena lortzea izango dute helburu, pasa den astean Pozueloren aurka egin bezala.
Alejandro Iglesiasenek lehen partiduko dinamika jarraitu nahi dute, azken metroetan pazientzia gehiago izanez. Aurkariaren kontraerasoko espazioa ere gutxitu gura dute. Partidua La Albericia-Ruth Beitia instalazioetan jokatuko da.
“ El Sardinero defentsan oso ongi antolatzen den taldea dugu, gol gutxi errazten ditu eta oso lehiakorrak dira. Partidu gogorra izango da, aurkariak motibatuta datoz, eta Alejandro Siri entrenatzaile berria dutenetik egindako aurrerapausoa nabarmena da”, adierazi zuen entrenatzaile madrildarrak.
